Villabona
Unai Zufiria pelotari gazteak kadete mailako finala jokatuko du larunbateanSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Unai Zufiria pelotari gazteak kadete mailako finala jokatuko du larunbateanA. N.
AMASA-VILLABONA.
Miércoles, 3 de enero 2024, 21:34
Behar Zana pilota elkarteak partidaz beteta hasiko du 2024 urtea. Unai Zufiriak kadete mailako Eskuz Banakako Txapelketako finala jokatuko du etzi, larunbatean. Partida Bear Zana pilotalekuan jokatuko da eta Zufiriak Azpeitiko Ilunpe taldeko Iturralde edukiko du aurkari. Finala 11:00etan hasiko da. Jarraian, jubenil bigarren mailako finala jokatuko da, Oiartzungo Oiarpeko Axel Lasa eta Zestoako Abantzu pilota klubeko Uriaren artean. Gainera, asteburuan, Behar Zanako kadete, jubenil eta nagusi mailako pilotariek Gipuzkoako trinkete txapelketako ligaxkako partidak jokatuko dituzte.
Igandean, berriz, Julen Urruzolak eskuz binakako Altzagi finala jokatuko du Apaolaza Hernaniarrarekin, eta Eizagirre-Larrarte infantil mailako bikoteak Urretxuko Gabon kopako finala jokatuko du. Nesken artean, Jone Zumetak eta Nora Martinezek eskuz binakako Mungiako txapelketan parte hartuko dute.
Gabonetan ohiko bilakatu da Villabonan pop-up denda, aurten Apatx atzean dagoena. Gaur Marak kontzertu akustikoa eskainiko du dendan, 18:30etik aurrera. Sarrera doakoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.