Villabona
Urruzola eta Eskudero Zaporra Txapelketako irabazle ZarautzenSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Urruzola eta Eskudero Zaporra Txapelketako irabazle ZarautzenAmaia Núñez
amasa-villabona.
Lunes, 12 de agosto 2024, 20:47
Azken asteetan Behar Zanako pelotariak udako txapelketetan murgilduta daude eta horien artean emaitza onak lortzen ari dira. Pasa den ostegunean, Julen Urruzolak Zarautzko Zaporra Txapelketan irabazle izendatu zen Gaztelekuko Jon Eskudero lagun zuela. Zarautzko frontoi txikian 22-13 irabazi zuten Alex Juaristi eta Jon Juaristi bikote azkoitiarraren aurka.
Behar Zanakoek beste sari bat ere lortu zuten txapelketa horretan. Izan ere, jaialdi berean jokatu zen 3. eta 4. posturako partida irabazi zuten Arkaitz Esnaolak eta Mundarroko Xabier Barandiaranek, 22-19 emaitzarekin Hodei Castro eta Ander Iraetaren aurka.
Era berean, Miren Larrarte eta Gazteleku pilota elkarteko Nora Mendizabalek Gasteizko Eskuz Binakako Masterrean txapeldun izendatu ziren Oñatiko Maddalen Etxegarai eta Itxaso Erasunen aurka finalean 22-19 irabazi ondoren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.