Amasa-Billabona

Urte Zaharreko lasterketa egingo da larunbatean

Proba 15:30ean hasiko da eta helduen irabazleek sariak izango dituzte; baita ere bi lagunentzako bi afari zozketatuko dira

AMAIA NÚÑEZ

Amasa-Villabona.

Jueves, 29 de diciembre 2022, 00:05

Urte Zaharreko lasterketaren XXXVII. edizioa antolatu dute Zunbeltz eta Urkamendi elkarteek abenduaren 31rako. Proba 15:30ean hasiko da eta adin guztietako korrikalariek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea jada irekita dago, doan, herrikrosa.eus helbidean, lasterketa momentura arte. Txikienek egunean bertan izena eman beharko dute doan.

Publicidad

Txikienak izango dira korrika egiten lehenak, 800 metroko ibilbideari itzuli bat emanez benjamin mailakoek. Segidan, alebin mailakoak aterako dira ibilbide txikiari bi itzuli ematera. Infantil eta kadete mailakoek, 16:00etan dute irteera ordua. Hauek 3,7 km-ko ibilbide nagusiari hurrenez hurren itzuli bat eta bi eman beharko dizkiote. 16:30ean irtengo da lasterketa nagusia. Jubenil, nagusi eta beteranoek 6,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute.

Helduen lasterketan gizon zein emakumezkoentzako sariak banatuko dira. Irabazleek garaikurra eta afaria lortuko dute eta bigarren sailkatuek afaria. Lehenengo beteranoak ere garaikurra eta afaria eramango ditu. Gainera, Zunbeltz elkartean bi lagunentzako bi afari zozketatuko dira parte hartzaile guztiean artean.

Ur hobiak aldatzeko lanak

Urtarrilaren 10ean hasiko dira ur hodiak aldatzeko obrak Kale Berrian. Obra honen bidez, Kale Berria 15-29 artean (Iru Aldeta eta Seaska Haur Eskola artean) ur horniduraren eta saneamenduaren hodiak aldatuko dira, eta ondoren espaloia eta argiteria publikoa berrituko dira. Ondorioz, errepidearen errei bat itxi beharko da eta Donostiarako trafikoa Altzin kaletik desbideratuko da.

Lan hauen sustatzaileak Gipuzkoako Urak eta Villabonako Udala dira eta eraikuntza enpresa Urbycolan S.L. izango da. Obra honek 366.337,19 (BEZ barne) euroko aurrekontua du eta lanek gehienez 18 asteko iraupena izango dute.

Publicidad

Irrisarri Aisialdi Taldea

Irrika Aisialdi Elkarteak urte amaierako festa antolatu du larunbat goizeko 11:00etatik arratsaldeko 13:30era Villabonako Txistulari plazan. Talo tailerra, horma irudiak, jolasak, eskulanak, zozketak, Irrikako produktuen salmenta... izango dira bertaratzen direnentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad