Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Urtean zehar aurrera eramandako proiektuari ikuspuntu berriak gehitzeko aukera eskainiko da bertan.
Zaintzaren diagnosiaren prozesua Zaldibian: esperientzia berriak ezagutzeko aukera
Zaldibia

Zaintzaren diagnosiaren prozesua Zaldibian: esperientzia berriak ezagutzeko aukera

Herritarren zaintza beharrak aztertu ondoren, abenduaren 16an, Hernani, Usurbil eta Legorretako proiektu aitzindariak ezagutzeko hitzordua izango da

Josu Zabala

Viernes, 13 de diciembre 2024, 16:37

2024. urtean zehar, Zaldibian zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesu garrantzitsua aurrera eraman da. Helburua herritarren zaintza beharrak identifikatzea eta eguneko zaintza sistema hobetzeko gakoak aurkitzea izan da. Azaroan zehar, herritarrekin egindako lan saioek agerian utzi dute komunitatearen konpromisoa eta zaintza sistema eraginkorrago baten beharra. Prozesu horren jarraipenean, datorren astelehenean, abenduaren 16an, beste hiru herritan egiten ari diren esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko aukera eskainiko da Herri Aretoan, arratsaldeko 17.00etan. Hernaniko 'Auzozaintza' egitasmoa, Usurbilgo 'Txirikorda' proiektua eta Legorretako eguneko arreta sistema aurkeztuko dira.

Hernaniko Auzozaintza egitasmoak auzoen arteko laguntza eta sareak indartzeko bideak eskaintzen ditu, komunitatea zaintzan protagonista bihurtuz. Usurbilen, berriz, Txirikorda proiektuak zaintza eredu integrala sustatzen du, herriko baliabideak eta eragileak elkarlanean jarriz. Azkenik, Legorretako eguneko arreta sistemak adinekoen ongizatea eta autonomia bermatzeko modu berritzailea aurkeztuko du.

Udalak azpimarratu du esperientzia hauek ezagutzea funtsezkoa dela, herritarren zaintza beharrak asetzeko egokienak diren ereduak aztertzeko. «Prozesu hau elkarrekin egiten dugu, eta parte-hartzeak aukera emango digu eredu berriak sortzeko oinarri sendoak eraikitzeko», adierazi dute udal ordezkariek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaintzaren diagnosiaren prozesua Zaldibian: esperientzia berriak ezagutzeko aukera