Josu Zabala
Viernes, 13 de diciembre 2024, 16:37
2024. urtean zehar, Zaldibian zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesu garrantzitsua aurrera eraman da. Helburua herritarren zaintza beharrak identifikatzea eta eguneko zaintza sistema hobetzeko gakoak aurkitzea izan da. Azaroan zehar, herritarrekin egindako lan saioek agerian utzi dute komunitatearen konpromisoa eta zaintza sistema eraginkorrago baten beharra. Prozesu horren jarraipenean, datorren astelehenean, abenduaren 16an, beste hiru herritan egiten ari diren esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko aukera eskainiko da Herri Aretoan, arratsaldeko 17.00etan. Hernaniko 'Auzozaintza' egitasmoa, Usurbilgo 'Txirikorda' proiektua eta Legorretako eguneko arreta sistema aurkeztuko dira.
Publicidad
Hernaniko Auzozaintza egitasmoak auzoen arteko laguntza eta sareak indartzeko bideak eskaintzen ditu, komunitatea zaintzan protagonista bihurtuz. Usurbilen, berriz, Txirikorda proiektuak zaintza eredu integrala sustatzen du, herriko baliabideak eta eragileak elkarlanean jarriz. Azkenik, Legorretako eguneko arreta sistemak adinekoen ongizatea eta autonomia bermatzeko modu berritzailea aurkeztuko du.
Udalak azpimarratu du esperientzia hauek ezagutzea funtsezkoa dela, herritarren zaintza beharrak asetzeko egokienak diren ereduak aztertzeko. «Prozesu hau elkarrekin egiten dugu, eta parte-hartzeak aukera emango digu eredu berriak sortzeko oinarri sendoak eraikitzeko», adierazi dute udal ordezkariek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.