Las 10 noticias clave de la jornada
VIII. Cava festaren aurkezpena. M.B.
Zegama

VIII. Cava festa aurkeztu zuten Udalak eta Zegamako Elkarte desberdinek

Zegamatik Legorretara dauden herrietan zehar, autobus zerbitzua egongo da

MIKEL BERASATEGI

Domingo, 23 de octubre 2022, 00:07

2013. urteaz geroztik, urriko azken asteburuan antolatu ohi da Zegaman Cava festa. Aurten, urriaren 28 eta 29an, ostiral eta larunbatean izango da, iluntzeko 20:00etatik 1:00etara.

Publicidad

Eta, nolatan Kataluiniako ardo espumatsu hau (Cava) Zegaman? 2006. urteaz geroztik, Zegama Sant Sadurni d'Anoia herriarekin senidetuta dago. Senidetze-aktaren barnean, bi herriek elkarrekin ekintza kulturalak antolatzea zegoen jasoa. Eta Cava, kataluiniarrentzat kultura denez, Zegamako elkarte desberdinek eta Udalak, Cavaren omenezko festa egitea pentsatu zuten.

Festa honen antolatzaileak Amezti Elkartea, Tartalo Elkartea, Karraztarro Kirol Elkartea, Orkatz Abesbatza, Gazte Herexa, Jubilatu Elkartea, Elkartu Nahi Txirrindulari Elkartea, Kasino Elkartea eta Zegamako Udalak dira.

Zazpi urte hauetan, Cava desberdin asko dastatu izan dira festa honetan eta aurtengoan ere badaude berritasun batzuk. Hauek dira aurtengoan dastatzeko aukera izango ditugunak: Oliver etxearen Oliver Viticultors Brut Nature eta Gemma; Lloparten Brut Nature Reserva; Blancherren, Reserva Rosat Brut eta Gran Reserva Nature; Raventos i Blanc-en, Blanc de Blancs; Grimauen Brut Nature eta Freixeneten Trepat Rosadoa. Cava dastatzeaz gain, Eusko Label kalitate goreneko jakiak dastatzeko aukera ere izango da.

Azkenik, ostiralean naiz larunbatean, Zegamatik Legorretara dauden herrietan zehar, autobus zerbitzua egongo da, bertaratu nahi dutenentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad