Borrar
Zegama

Zegama, «la nova capital del Cava»

Gaur eta bihar maila altuko hainbat cava dastatzeko aukera izango da herrian

MIKEL BERASATEGI

.

Viernes, 28 de octubre 2022, 00:10

Ostiral eta larunbat honetan, Zegaman, Cava Festa ospatuko da. Aurtengoan ere, Cava produktuari dagokionez, beste urteetan bezala, maila altuko, ezagunak eta ez hain ezagunak, ekologikoak... denetarikoak izango ditugu.

Aurten izango ditugun cava etxeei so egiten badiegu, Zegaman hain ezagunak ditugun Llopart etxearen Brut Nature eta Raventos i Blanc etxearen Blanc de Blancs cava izango dira. Bi cava hauek ia Cava festaren edizio guztietan izan ditugu, publikoaren aldetik harrera oso ona izan baitute.

Era berean, Oliver Viticultors etxearen Gemmak, aurreko bien moduan, azken urteotan ere bere lekutxoa egitea lortu du publikoaren artean. Baina ez da Oliverrek ekarriko duen Cava bakarra, izan ere, Oliver Viticultors Brut Nature bat ere dastatzeko aukera izango dugu.

Penedes bailarako beste cava bat dastatzeko aukera ere egongo da, Grimau etxearena hain zuzen.

Azkenik bi Cava rosatu izango ditugu. Bata Freixenet etxearen Trepat deiturikoa eta bestea Blancher etxearen, Reserva Rosat Brut. Azken hau, ezaguna zaigu Zegaman, izan ere aurtengo herri afarian cava berbera izan genuen. Etxe honek, rosadoaz gain, Gran Reserva Nature cava bat ere ekarriko du.

Josep Carbo, Blancher etxearen arduradunaren esanetan, «ilusioz nator aurten ere Cava festara. Zegama berezia da guretzat. Santsadurnitarrei senide bezala hartu izan gaituzue betidanik. Harreman on honen seinale da, hainbat zegamarrek, Kataluiniara bisita egitean gure etxea bisitatzeko tartea hartzen dutela. Adibidez, duela urte batzuk, Errealak Bartzelonaren aurka Bartzelonan jokatu zuenean, Zegamarrak Realarekin Taldeko partaideak gure Cava bisitatu zuten. Izan ere, ilusio berezia egiten zigun talde honen bisitak, bere garaian, gure etxeko Cava izan baitzen Errealak errege kopa irabazi zuenean ospakizunetan erabili zena, eta garai hura gogoratzeko baliatu genuen egonaldia. Elkartu Nahi Txirrindulari taldekoak ere, udan egin zuten txangoan bertan izan genituen».

Aurten bitan izan dira Zegaman; herri afarian eta orain cava festan. «Herri afarirako 115 kaxa eraman genituen, hau da, 690 botila, eta Cava festarako mota bakoitzetik 10 kaxa. Espero dugu, bertaratutakoen gustokoa izatea».

Zegamako Udalak eta elkarte antolatzaileek, gonbita luzatu diete herritarrei bi egunetan cava freskoa dastatzera etortzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zegama, «la nova capital del Cava»