Secciones
Servicios
Destacamos
JASONE OSORO
Miércoles, 31 de marzo 2010, 09:25
Ordenagailuak estresatu egiten nau. Zehazki esateko, korreo elektronikoak. Bai, onartzen dut demaseko abantailak dituela eta zorioneko Hotmail, Yahoo eta bestelakoei esker hartu eman zuzena eta ia berehalakoa izan dezakezula jendearekin: lagunekin hitz egin dezakezu, lan-kontuez aritu zaitezke beste aldean dagoenaren aurpegia ikusi gabe, gauzak eskatzeko ere ausardia askoz gutxiago behar da... Horiek guztiak eta beste gauza asko ere egin daitezke korreo elektronikoari esker. Guk etxean internet daukagunetik ohitura daukat korreoa egunero begira-tzeko. Halere, bada gauza bat estresatu egiten nauena. Hara, egun batzuk internetik gabe egon naiz eta zenbat mezu pilatuko ote zitzaizkidan pentsatuz agobiatu egin naiz. Egonezina sentitu dut ezin nituelako irakurri (ez eta erantzun ere) lagunen mezuak. Arduratu ere egin naiz lan-kontuen inguruko ohar garrantzitsuren bat egon zitekeelako. Eta erotu egin naiz konektatzen naizenean erantzun beharko ditudan guztietan pentsatzean! Espero duzun eta iristen ez den telefono dei horrek sortzen duen antzeko sentsazioa eragiten dit niri korreo elektronikoak. Jaso nahi baina inoiz bidaliko ez dutela dirudien mezu horrek. Egunero dozenaka aldiz bonbardatzen zaituzten albisteek.
Desestresatzeko erarik onena internet kentzea izango al da? Tira, hobe «erabiltzen» ikastea. Badut adina zer komeni zaidan jakiteko, badut adina nire burua ezagutzeko eta estresatzen nauten gauza horiek kontrolpean izaten jakiteko. Antsietateak azala itzaltzen dit. Badut garaia masaje lasaigarri bat hartzeko. Hala bedi!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.