
BIANDITZ IRAOLA
Domingo, 14 de noviembre 2010, 03:09
Publicidad
Amets Arzallusek irabazi du bigarren aldiz Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketa. Atzo Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan eroso aritu zen arratsalde osoan, eta kantukideak baino koska bat gorago dagoela erakutsi zuen. Odei Barrosok ere maila txukuna eman zuen, eta batzutan bertsoak borobiltzen kosta zitzaion arren, utzi zituen zertzelada ederrik ere. Hirugarren sailkatutako Sustrai Colinak ere utzi zituen bertso onak, baina ez zuen egunik onena izan, eta erosotasuna falta izan zitzaion.
Sailkapena era honetara gelditu zen azkenean: Amets Arzallus (660 puntu); Odei Barroso (607); Sustrai Colina (386); Joanes Etxebarria (347,5); Eneritz Zabaleta (344,5); Xumai Murua (338); Miren Artetxe (329,5); Ekhi Erremundegi (320).
1.900 bertsozale bildu ziren Iparraldeko bertsolaritzaren festa handira, eta Mixel Itzaina euskaltzain urgazleak, bertsoa sustatzen hainbat urtetan aritu denak, jantzi zion txapela Arzallusi.
Aipatzekoa ere finalean sartu den xiberutar bakarraren lana. Batzutan ulertzea kosta egin zitzaion entzuleari, baina ederra izan zen Joanes Etxebarriaren kantakera. Berak esan bezala euskaldun bezala kantatu zuen, ez zen ukitu exotiko hutsa izan, eta horrek mesede egin zion saioari.
Gainontzekoen lana ere aipatzekoa izan zen, bertsolarien artean tarte nabarmenegirik ez zelako egon, eta saio antologikoa izan ez bazen ere, oso entzungarria eta arina izan baitzen. Umoreak ere lekua izan zuen, bai zortziko lanean, baina baita kartzelakoan ere. Adierazgarri gisa Amets Arzallus txapeldunaren ale bat. Denek kantatu zuten kartzelako lanekoa da. «Ez zuen zureganik hori igurikatzen. Ze irribarre gozoa atera zakon». Honela bota zuen lehenengoa: «Gaur da amaren eguna, eta zabaldu diot atea. / Hiru larrosa esku batean, gutuna hitzez betea. / Lore-ontzian han utzi diot atera eta bakea: / 'Muxu bat ama maitea, / honekin goxa zaitea'. / Ez zuen berak inoiz espero nik loreak ematea, / eta nik ere enuen espero hortako gai izatea».
Publicidad
Irailaren 18an jarri zen abian txapelketa , Muskildin jokatutako kanporaketarekin. Hiru kanporaketa eta bi finalerdi jokatu dira eta 800 lagun bildu bost saio horietan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
La chica a la que despidieron cuatro veces en el primer mes de contrato
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.