Las 10 noticias clave de la jornada
Ipuin-kontaketa. Haurrentzat Alondigan, Maite Arreseren eskutik.
GETARIA

Maite Arrese ipuin kontalariaren emankizuna bihar arratsaldean

Udalak antolatuta, 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa, bihar arratsaldeko 17:30ean Alondigan

PPLL

Miércoles, 6 de abril 2011, 05:04

Publicidad

Udalak antolatuta, Maite Arrese ipuin eta kontu-kontalaria izango dugu bihar Getarian, arratsaldeko 17:30ean hasiko duelarik bere saioa Alondegian (Gaglo Gaztelekuan), 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua. 'Txoritxo batek esan dit...' emankizuna eskainiko du bertan, 45 minutu inguruko iraupena izango duelarik honek.

Beasainen jaioa, kazetaritza ikasi zuen Maite Arresek eta Maskarada antzerki taldeko kide izandakoa da. Antzezle lanetan 'Kutsidazu bidea, Ixabel', 'Zorion perfektua' eta 'Izarren argia' tituluko filmetan parte hartu du, horrez gain, telebistako 'Goenkale' sail ospetsuan ere jardun duelarik lanean.

Ipuinaren orduan izango dugu bihar Getarian, ipuin eta kontuak kontatzen, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Alondigan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad