
A.M.
Viernes, 13 de mayo 2011, 10:45
Publicidad
Josean Elola Azpeitia PSE-EEko hautagaia dugu Getariako alkatetzarako. Zarauztarra da bera, 51 urte ditu, lanbidez irakaslea da Zarauzko Ikastolan, 'Gesto por la Paz'eko kidea izan da hasieratik, eta ohikoa lehen EEko zerrendetan eta orain PSE-EEkoetan. Azken udal hauteskundeetan (2007an) bigarren aurkeztu zen Getarian ere, Juan Ramon Azkuerekin.
-Zeintzuk dira zure programaren ardatz nagusiak?.
-Getariako dugun egitasmoa inguruko herrietan ditugunaren antzekoa da, antzekoak baitira herritarren arazoak. Krisi ekonomiko orokorrak eragina izan du baita, gure eskualdean, bereziki ahulenak direnengan ondorio larriak eraginez. Gure lehentasunak argi ditugu: gure politikaren ardatza ahulenen aldeko giza-politika izango da, ongizate saila sendotuz eta enplegua sutatuko duten neurriak bultzatuz. Etxebizi-tzari dagokionez, akuramenduaren (alkilerraren) alde lan egingo dugu, batipat.
-Zarauztarra izanik, zergatik aukezten zara Getarian?
-Orain arte ezin izan dugu getariarrez osaturiko hautagai zerrenda aurkeztu azkenekotan ezik, non eta Juan Ramon Azkuek burutu zuen zerrenda ni bigarren nintzelarik. Herri honek bizi izan duen salbuespenezko egoera politikoak gure militanteen artean hautagaiak lortzea eragotzi du erabat, eta zenbait udalerritan ez dugu zerrendarik aurkezteko aukerarik izan ere. Gogoan dut orain lau urte PSE-EEko zerrendetan joateagatik eta nire ideiak defendatu nahi izateagatik nola nire autoan izan nuen erasoa 'betikoengatik'. Horrelakoetan atzera pausoa eman beharrean indar berritzen gaitu sozialistoi eta aurrera egiten dugu. Zerrenda burua izatea proposatu zidatenean berehala onartu nuen. Orain, etorkizun politikoa argitzen doan neurrian, gure hautesleek, iraganean aukera sozialista egin dutenek eta gaur egun gure alderdia aukera politiko hoberenatzat har-tzen dutenek, udal eta foru hauteskundeetan bere nahi politikoa bideratzeko aukera izango dute.
-Zure ustetan, zer behar du Getariak eta zeintzuk dira zure proposamenak behar hauei aurre egiteko?
-Enplegua sustatzea, alokairuko etxebizitza, ahulen direnen gizarte-ekintza, faraonikoak ez diren obra publikoak, iraunkortasuna, desberdina izateko eskubidea, traba arkitektonikoak ken-tzea e.a.
Publicidad
-Zer eskaintzen diezu zuk getariarrei? Zergatik eman behar diote botoa zure hautagaitzari?
-Politika kudeaketan, zintzotasuna, gardentasuna, partaidetza eta eraginkortasuna aldarrika-tzen dugun taldea garelako.
-Zer esperantza dituzue oraingo hauteskundeetako emaitzei begira?
-Ordezkaritza izatea da gure helburu, ezkertiar politikak bultza-tzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.