Borrar
Jendez bete zen atzo udaletxeko Pleno Aretoa Udala osatzeko batzarrean. :: ETXEBERRIA
Eluska Gerrikok alkatetza kargua hartu zuen Seguran
SEGURA

Eluska Gerrikok alkatetza kargua hartu zuen Seguran

ANDONI ETXEBERRIA

Domingo, 12 de junio 2011, 04:59

Herriko udalbatza osatuta geratu zen atzo egin zen plenoarekin. Aginte makilak emakumeen eskuetan jarraituko du Seguran eta Eluska Gerriko izango da alkate datozen lau urteetan. Goizeko 12.00etan burutu zen atzoko ekitaldia jendez betea zegoen udaletxeko Pleno Aretoan. Iñaki Alonso udal idazkariak hartu zuen hi-tza eta, udalbatza osatzeko baldin-tzak betetzen zirela jakinarazi ondoren, zinegotziek beraien karguei zin egin zieten eta udalbatza osatuta geratu zen. Hauteskundeetan Bildu koalizioak lortu zituen botoei 5 zinegotzi dagozkie eta, Eluskarekin batera, koalizioko zinegotziak izango dira Asier Alustiza, Idoia Lopetegi, Ibai Telleria eta Enetz Olano. Segura Lantzen hautesle elkarteari 4 zinegotzi dagozkio eta Maixabel Telleria, Alberto Rekondo, Karmele Arruabarrena eta Bittor Martinez izango dira.

Ondoren alkatea aukeratzeko bozketa egin zen eta Bilduko zinegotzien 5 botoekin Eluska Gerriko izendatu zen alkate. Karguari zin egin ondoren, hitza hartu zuen alkate berriak eta «arduraz eta gogotsu jokatuko dugu» esan zuen. «Lehentasuna eskubide zibil eta demokratikoen alde lan egitea» izango dela ere aipatu zuen, «presoen egoerari irtenbidea emateko ere lan eginez». «Udalean herritarren parte hartzeari garrantzi handia ematen diogu» adierazi zuen ondoren, «eta gure ateak zabalik daude herriko elkarte, eragile eta pertsona guztientzat, herriaren alde lan egiteko».

Azken lau urteetan alkate eta legealdi honetan zinegotzi izango den Maixabel Telleria mintzatu zen ondoren eta eskerrak eman zien lau urte hauetan lagundu dien Udaleko zinegotzi, langile eta Segura Lantzeneko kideei. Bildukoei ere laguntza eskaini zien, batez ere herriarentzat administrazioetatik diru laguntzak eskuratzeko garaian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eluska Gerrikok alkatetza kargua hartu zuen Seguran