![Elhuyarrek bere bost hiztegi jarri ditu Android eta Iphone-n](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/prensa/noticias/201109/27/fotos/12925266.jpg)
![Elhuyarrek bere bost hiztegi jarri ditu Android eta Iphone-n](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/pre2017/multimedia/prensa/noticias/201109/27/fotos/12925266.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Martes, 27 de septiembre 2011, 04:09
Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Android eta Iphone plataformetan, eta atzo egin zuen aplikazio horien aurkezpena Donostian, Europako Hizkuntzen Egunarekin bat eginez.
Hiztegia hauek daude eskuragarri smartphonetarako: 'Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco)'; 'Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque)'; 'Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque)'; 'Elhuyar Sinonimoen Kutxa'; eta 'Elhuyar ikaslearen hiztegia'. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.
Aurkezpenean azaldu zutenez, Elhuyar Fundazioak «ibilbide luzea» egin du hiztegigintzan. 1996. urtean argitaratu zen lehenengo aldiz 'Elhuyar hiztegia euskara-gaztelania /castellano vasco'.
Formatu desberdinetan argitaratu dira hiztegiak, liburu-formatuan, CDan, interneten, plug-in moduan, eta orain, teknologia berriak bultzaturik, smartphone plataformetarako jarri ditu eskuragarri bost hiztegi horiek, «euskararen garapenerako, eta beste hizkun-tzen parean egoteko, ezinbestekoa baita erabiltzaileek darabiltzaten plataforma eta euskarrietan egotea», adierazi zuen Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.