Borrar
AL DÍA

Maats-garaian

NIKOLAS ZENDOIA

Jueves, 29 de septiembre 2011, 03:54

Guk ere badauzkagu geure oitura xume batzuk. Esaterako, lau edo bost lagun jarri autoan eta, udaberrian eta udazkenean, ara-onera pare bat irtenaldi egin. Goizean gosalduta atera, amaikak eta erdiak aldera ostaturen batean pintxo bana artu, dagoen ardo txuri onenarekin, eta tira aurrera. Jakiña: orduan elkarri txanda eman ezinda bertsotan. Neri autoa gidatzea tokatzen zait, eta entzule bezela joaten naiz. Era orretan asi oi degu egun-pasaren goiza bostok: Joxemari Lertxundik, Manuel Lertxundi Olaberriyak, Markos Manterolak, Joan Antzainek eta nik.

Bi milla eta zazpiko iraillaren 24ko artan -joan dan larunbatean lau urte-, Errioxara genuen geure joan-etorria. Arabako Bastidan, Jatorrena izeneko ostatuan, geren pintxo eta txuriak artu ondoren, Sonsierrako San Bizentera gindoazelarik, asi zuten leenengo bertso-ekiñaldia nere lagun berritsuek. Bastidara bitarte, erdi-lotan joan ziran mozolo aiek. Baiña, arraiok ezik, esnatu zituen Jatorrenako tragoxkak.

Baiña gai serio batera sartu ziran, lagunaren emazte zana goraipatuz-edo; ordurako alargundua bait zegoen Manuel Olaberriya. Eta bere txanda eldu zan pasarte batean, onako bertso berdiñik gabeko au kantatu zigun Manuelek.

Jaungoikorikan ez zan an.

Nik errezatzen alper-alperrik

egiña nuen ainbat lan.

Badakizue mundu ontako

joan-etorria nola dan:

bizitza batek ekartzen gaitu,

eta besteak eraman.

San Bizenteko sarreran giñanez bertso au entzun nuenean, autoa raaast baztertu nuen, bertako ardo-bodega aundi baten aurrean. Artu neure kuaderno zaarra eta apuntatu nuen bertso au, jasota geratu zedin. Arri bitxi oiek gorde bearrekoak dira. Gure bizialdian, bertso on asko entzuteko zoria izan degu. Eta au ere on oien artean jarria degu, zintzo-zintzo.

Andik aurrera, eguneko umore aldiari elduta igo giñan San Bizenteko goiko gaztelu zaarraren ondora. Bakoitza alde banatara baztertu, ormari txakurrarena egin, eta bertso bana kantatu, goiko petrilla ondotik. Andik ikusten diran maastiak eta lautadak Valdezkaraiko mendietaraiñokoak dira, izan ere. «Gari berriak arte», esanda laga genuen goi ura.

Nik kariño aundia diot Errioxa aldeari. Gaztea nintzanean, Najerako altzari-fabrika batentzat lan egin bait nuen bost urtean. Edo bost urtean lana eman zidaten. Eta jakiña: Najera ere bisitatu egin bear, ba!

Leen bokadilloa jaten nuen ostatu zaarrean bazkaldu, eta kontu oiek guztiak, alegia. Baiña alderantzizko oroigarri bat ekarri genuen Najeratik; edo etorri zitzaigun: ogeita amar euroko isuna, autoa gaizki laga nuelako. Danon artean ordaindu genuen, urrengo udaberriko egun-pasa iritsi zanean. Lagunek esan bait zidaten: «laga zak ementxe». Eta nik laga.

Bazkalondorako plana genuen, Titin pelotariaren jaioterrian, Trizion, kafea artzea. Ostatukoari galdetu genioen, ba, kafeak artuaz:

-Qué, Titin suele venir?

-Pues, sí. Los fines de semana, cuando no tiene partido, suele venir.

Esan genion:

-Entonces, no viene mucho.

Parre egin zigun.

Ordurako geu ere kontu-esale jarriak geunden. Kalzadako Santo Domingo eliza dotore artako oillo txuriak ere bisitatu genituen. Ez dakit arrautzarik egiten duten. An zeuden, kristalezko kaiolan.

Etxe aldera abiatzerako, maats biltzea geneukan. Errioxan egun-pasa eginda, maatsik gabe ezin etorriko giñan ba etxera!

Dozena erdi bat zorro Eroskikoak eta guraizeak bazituen eramanak Artzaiñek, maatsa biltzeko.

Casalarreina inguruan laga genuen autoa bide-bazterrean, eta Joxemari Lertxundi ez besteok an sartu giñan maastira isilka. Lertxundi ez zan ausartu.

-Segi zuek. Norbait baldin badator, nik abisatuko dizuet. Eta bizkor ibili.

Joxemarik abisatu? Eztaaa. Leoiaren aurrean iesi dijoan antxumea baiño beldurtiago zegoen-eta!

Gero an atera giñan maats tartetik, untxia lur-zulotik bezela inguruetara begira, ea norbaitek ikusten ote gintuen. Ez Lertxundik nai bezain azkar baiña!

Maatsak sartzeko autoaren kapotea ireki nuenean, Markoxek:

-Bi makilla auek zertarako darabilzkik kotxean?

-Auekin egiten diat ibilaldia. Erdia ere ez nauk nekatzen auekin. Egin zak aproba -esan nion.

Pauso mordo bat eman ondoren, ala esan zuen Markoxek:

-Dedio! Auekin Ameriketaraiño joango niñukek ankarik busti gabe.

Markoxen ateraldiak.

egiten degu lanak lan,

gerora zerbait konta dezagun

geronen iraganagan.

Iraillaren ogeita lauko

Errioxako parrandan,

itzultzerako xirimiria,

edo euria boladan.

Tolosan Benta Aundi aurrean

geratu giñan pasaran,

bokadilloak ta maats pixka bat

jateko asmoz patxadan.

Ez bustitzeko eseri ere

autobusaren paradan,

geren trasteak zintzilikatuz

estalpearen barandan.

Poltsakada bat maats bertan

aaztu

nola ura ere an dan.

Baiña ez goaz beraren billa,

ea norbaitek jana dan.

Orrela bada on dakiola,

eta goazen paran-paran.

Berriro laster joan asmotan

gera-ta ea ala dan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maats-garaian