N. AZURMENDI
Miércoles, 5 de octubre 2011, 04:38
Publicidad
Juan Gorostidik (Altza, 1956) musika ikasketak egin zituen. Ez da ordea musikaria, ezta musika kritikaria ere. Musika zalea da, eta ikuspegi horretatik idatzi du musikari buruzko saiakera berezi samarra: 'Lau kantari', bere aurreneko liburua, Pamiela etxeak argitaratua.
Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Lartzabal eta Ruper Ordorika dira izenburuko lau kantariak, Gorostidiren hautaketaren arabera euskal herri musikaren urrezko aroko mugarri figura nagusiak, erabateko mugarriak, nahiz eta «izenburuko mugagabeak adierazten duen moduan, hautaketa ez izan baztertzailea, beste batzuetara zabal litekeen hautu subjektiboa baizik». Liburuaren sorrera ere egilearen subjektibotasunari lotuta dago erabat, Imanolen eta Mikel Laboaren heriotzek «doluaren beharra» iradoki baitzioten. Eta behar horretatik abiatuta, hain zuzen, azken hamarkadetako euskal musikari buruzko gogoeta guztiz pertsonal eta originala osatu du, etorkizunari buruzko hausnarketa ere barne hartu duena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.