FELIX IBARGUTXI
Sábado, 5 de noviembre 2011, 04:14
Publicidad
Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955) beste disko bat egin du -'Montoiaren mundu miresgarria'-, Maite Arroitajauregik (celloa, pianoa) eta Ibon Rodriguezek (pianoa, gitarra) lagunduta. «Disko 'organikoa' da, ez dago ez bateriarik ez baxurik. Hamar kantu daude bertan, klasikoak nahiko nituzkeenak», esan zuen Montoiak atzoko aurkezpenean.
Autoprodukzio moduan egin du lan. Gero Bidehuts etxea aukeratu du plazaratzeko, eta diskoetxe horren hogeigarren erreferentzia da, «nahiz disko horiek denak oraindik ez ditugun plazaratu», Asier Zuluetak esan zuenez.
Urte asko zeraman grabaketarik plazaratu gabe. Azkeneko diskoa 'Ni ez naiz Xabier Montoia' (Metak, 2002) zuen. Harrezkero egin zuen abestirik, eta baita 'Deus gutxi' izena izan behar zuen diskoa osatu ere, baina ez zen animatu kaleratzera. Disko berezia zen hura, ordenagailuz egina erabat.
«2002an kaleratu nuen azken disko horrekin oso esperientzia txarra izan nuen. Urteak eman nituen grabatzen, hiru. Musika-industriaren krisia zegoen orduan, eta ez nekien diskoen bide horrek merezi zuen. Orain, pentsatzen dut bueltatuko garela singleak egitera eta kantu bakar horiek saltzera», adierazi zuen.
Publicidad
Uste omen zuen oraingo hauxe bizitzako azkeneko diskoa izango zuela, baina jadanik ez dago hain ziur, grabazio hau askoz atseginagoa egin zaiolako: «Dena bi astetan egingo genuen, nik uste». Eta gainera jendaurrean jotzeko amorratzen dago: «Diskoa aitzakia da, azken batean, zuzenean aritzeko. Hilaren 18an Beran ariko gara, Kataku ostatuan. Nik, zuzenekoetan, ia beti, asko disfrutatu dut, grabazio-etxeetan ez bezala». Oraingo diskoa Eibarren grabatu dute, Legarre estudioan, Ander Barriuso teknikariaren ardurapean.
Laguntzaileei dagokienez, Montoiak bere lantokian ezagutu zuen Ibon Rodriguez, «aspaldi, bekarioa zenean, kafe hartzean musikari buruz jarduten ginen eta, halaxe, adiskide egin. 'Txinaurriak' diskorako elkarrekin egin genuen kanta bat». Maite Arroitajauregiri buruz hau esan zuen: «Gustatzen zitzaidan haren lana. Modu naturalean elkartu gara. Orain dela urtebete hasi ginen entseiatzen».
Publicidad
Abestien letrak ikusteko, Bidehuts etxearen webgunera jo beharra dago. Montoiari ez baitzaio gustatzen letrak argitaratzerik. Zer esaten duten letrok? «Izenburua ironikoa da. Nire mundua ez da miresgarria, jakina. Diskoan badaude hiruzpalau kanta maitasunaz, zentzu orokorrean, badakizue: desmaitasuna, maitasun mikatza... Beste kantak munduari buruzkoak dira. Ez dira kanta militanteak eta ez zaio munduari irtenbiderik ematen».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.