Borrar
Alaia Martin. :: LUSA
Bertso saio alaiaz gozatzeko aukera izan zen San Agustin kultur gunean
MENDARO

Bertso saio alaiaz gozatzeko aukera izan zen San Agustin kultur gunean

I. LAZKANO

Martes, 13 de diciembre 2011, 03:18

Bertso saio eder baten testigu izan zen pasa den ostiralean San Agustin kultur gunea. Kontzezio azokako egitaruaren barruan sarturik zegoen ekitaldi hau eta jai egunez beteriko asteari bukaera ezin hobea ematen hasteko aukera paregabea izan zen. Mendaroko bertsozaleek ez zuten hutsik egin eta kultur guneak sarrera bikaina izan zuen, 120 pertsona hurbildu baitziren bertaraino.

Gaueko 10etan hasi zen saioa eta bertan 4 bertsolari gaztek parte hartu zuten. Alaia Martin oiartzuarra, Amets Arzallus hendaiarra, Miren Amuriza berriztarra eta Arkaitz Estiballes galdakoztarra. Gazteak izan arren ongi prestaturik daudela erakutsi zuten eta bertso bikainak botaz jendearen goraipamen ugari jaso zituzten. Gai jartzaile lanetan Aitzol Urain mendarotarra izan zuten eta beronek ere, bere ekarpena egin zuen, bertsolariei gai egokiak ipiniz, bertso onak bota ahal izateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso saio alaiaz gozatzeko aukera izan zen San Agustin kultur gunean