Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Miriam Luki eta Concetta Probanza emanaldietako batean.
'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia bihar Gerriko Txokoan
LAZKAO

'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia bihar Gerriko Txokoan

Antzerkia, musika, pintura, filosofia uztarturik, Concetta Probanza eta Miriam Lukiren eskutik

OLATZ ELOSEGI

Domingo, 17 de junio 2012, 05:18

Beste behin kultura oinarri duen plan polita bat eskaintzera datorkigu Goierriko Euskal Eskola. 'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia ekarri digute oraingoan Gerriko Txokora, Concetta Probanza eta Miriam Lukiren eskutik.

Hitzetan eta marrazkietan oinarritutarik, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen ditu emanaldi berezi honek. Honenbestez, euskal kultura ardatz hartuta, hainbat gai harilkatuko dituzte: maitasuna, boterea, politika, esperantza...

Ikuskizun honen gidoia galderetan oinarrituta dago. Zenbait ikus-entzulek txistera batetik galdera bana aterako dute eta Miriam Lukik galderak erantzungo ditu, poemak errezitatuz eta ipuinak kontatuz. Concetta Probanzak, berriz, marrazkiak egingo ditu eta marrazki horiek proiektore bidez pantailan ikusiko ditugu. Galdera bakoitzari abesti bat dagokio.

Horixe da ikuskizunaren eskema. «Ondo pasa nahi baduzu, inguratu bihar astelehenean, 18:30ean, Gerriko Txokora», hortxe Goierriko Euskal Eskola kultur elkartekoen gonbidapena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia bihar Gerriko Txokoan