
OLATZ ELOSEGI
Domingo, 17 de junio 2012, 05:18
Publicidad
Beste behin kultura oinarri duen plan polita bat eskaintzera datorkigu Goierriko Euskal Eskola. 'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia ekarri digute oraingoan Gerriko Txokora, Concetta Probanza eta Miriam Lukiren eskutik.
Hitzetan eta marrazkietan oinarritutarik, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen ditu emanaldi berezi honek. Honenbestez, euskal kultura ardatz hartuta, hainbat gai harilkatuko dituzte: maitasuna, boterea, politika, esperantza...
Ikuskizun honen gidoia galderetan oinarrituta dago. Zenbait ikus-entzulek txistera batetik galdera bana aterako dute eta Miriam Lukik galderak erantzungo ditu, poemak errezitatuz eta ipuinak kontatuz. Concetta Probanzak, berriz, marrazkiak egingo ditu eta marrazki horiek proiektore bidez pantailan ikusiko ditugu. Galdera bakoitzari abesti bat dagokio.
Horixe da ikuskizunaren eskema. «Ondo pasa nahi baduzu, inguratu bihar astelehenean, 18:30ean, Gerriko Txokora», hortxe Goierriko Euskal Eskola kultur elkartekoen gonbidapena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.