Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mentxu eta Gema. Mentxu Alkorta eta Gema Sistiaga, diskoko bikoteetako bat, atzo Donostian.
'Faborez 05+bat' diskoa: soinujole beteranoei entzuteko aukera
CULTURA

'Faborez 05+bat' diskoa: soinujole beteranoei entzuteko aukera

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak aspaldiko lau bikoteri egin die lekua oraingoan

FELIX IBARGUTXI

Sábado, 7 de julio 2012, 03:13

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 'Faborez' bildumako seigarren CDa plazaratu du. Orain arte, trikitilari gazteen emaitzak kaleratu izan dira, baina oraingoan besterik da: beteranoei egin zaie lekua. Eta, horregatixe, izenburu hau ipini zaio diskoari: 'Faborez 05+bat'.

Jakina den bezala, orain arte errepertorio tradizionaleko kantak argitaratu izan dira 'Faborez' bilduman, beti trikitilari gazteek joak, gazteei aukera bat eskaintzea baitzen bildumaren helburua. Baina Trikitixa Elkarteak ikusi du oholtzatik erretiratutako trikitilariek ere merezi dutela beren tokitxoa, eta seigarren disko hau haientzat izan da.

Lau bikote agertzen dira diskoan, bakoitzak bost kanta eskaintzen dituelarik, denak doinu aski zaharrak. Batetik, Mentxu eta Gema daude, emakume-bikote bakarra. 1986an elkartu ziren bikote gisa Oiarztungo dantza tailerrean, eta zaletasunak eraman zituen Oiar-tzungo trikitilari zaharren (eta nahiko ezezagunen) aztarnak biltzera. Hartu egin zituzten haien doinu eta kantu zaharrak, eta eurentzat moldatu. Beren burua ez dute sortzailetzat jotzen, baizik eta moldatzailetzat. Ez omen dira oholtzako trikitilariak baizik eta «festa eta afarietakoak». Gaur ere horretan dihardute.

Mentxu Alkorta donostiarra da. Hemezortzi urte zituela pianoko karrera burutu zuen, gero akordeoi handiarekin hasi zen eta, hogeita hamar urtekin, bururatu zitzaion trikitixari heltzea. Galdetu zion amari non zegoen aitonaren trikitixa, eta hark esan zion anaia Juanitok eramana zuela Venezuelara. Mentxu ez zegoen hain erraz etsitzeko eta Venezuelara joan eta osaba Juanitori musika-tresna eskatu. Hark ukatu egin zion, berre ondorengoek beharko zutela-eta. Baina hurrengo urtean Mentxuren ama joan zen Venezuelara, eta hark bai ekarri Larrinaga eta Guerriniren trikiti zahar ederra. Inoiz esan diote saltzeko, eta Mentxuk erantzun: «Ezta pentsatu ere! Hau familiako gauza da!»

Gema Sistiaga, aldameneko panderojolea, pasaitarra da. Urteetan izan ditu ardurako karguak Trikitixa Elkartean.

Astiasaran anaiak

Diskoari hasiera ematen dion bikotea Astiasaran anaiak dira. Villabonatarrok aspaldiko aurpegi ezagunak dira trikiti munduan. Luis, Eleuterio Tapia zenarekin hasi zen ikasten. Lehenbiziko jendaurreko saioa, 1971. urteko Euskal Herriko Trikiti Txapelketan izan zuten, eta harrezkero hamaika herritan jardun dira, mota guztietako festa eta ospakizunetan. Gaur egun beste bi lagunekin ari dira: Juan Mari Beltranekin eta Luisen alaba Leirerekin.

Sahatsa eta Berastegi dira diskoko beste bikote bat. Biak azpeitiarrak, biak Izarraiz aldeko baserrietakoak. Zazpi urterekin osabak ahoko soinua oparitu zion Sahatsetari, eta hura izan zuen lehenengo instrumentua. Sahatsetari, ordea, Berastegik etxean zeukan Garate soinujolearen soinua gusta-tzen zitzaion. Hamabost bat urte zituela, Sahatsetak Arroako Mardu izan zuen maisu, eta gero Faustino Azpiazu 'Sakabi'. Lehenengo erromeria Loiolan egin zuen, Arritterekin, Benito Lertxundiren kantaldiko atsedenaldi batean. Gezurra badirudi ere, hogeita bost urte badira soinua baztertuta duela. Lagun artean soilik aritzen da, urtean hiru bat aldiz.

Berastegi, aldiz, bost urte zituela hasi zen soinu jotzen, baina batik bat panderojole ibili da. Azken urteotan Kupela taldean jardun da.

Diskoko beste soinujolea Uitte azkoitairra dugu. Proiektu honetarako Lutxurdiorekin osatu du bikotea. Uittek Sakabi izan zuen maisu. Pandero-lagun, berriz, Berastegi, Zabale eta Txibiltar. Esan izan du taberna giroko soinujolea izan dela. Trikiti mundutik aspalditik aldenduta dagoen arren, lagun artean gaur ere ez da atzera geratzen. Soinurako harra barruan du orain ere.

Lutxurdiok, umea zela Elosuko bere baserrian ezagutu zuen Uitte. Panderroa ez ezik, soinua ere jotzen du, eta bai bateria ere. 'Faborez' bildumako laugarren alean ere parte hartu zuen, Aitziber Otegirekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Faborez 05+bat' diskoa: soinujole beteranoei entzuteko aukera