
K. ARRIZABALAGA
Viernes, 20 de julio 2012, 03:08
Publicidad
Zestoako Udalak konpostaje komunitarioa proiektu pilotu bat jarriko du martxan Zestoan eta Iraetan, laster batean. Ekimen honetan parte hartzen duten herritarrak %40-50 inguru gutxituko dute zaborra, zabor organikoa ez baitute zabor ontzietara bota beharrik izango.
Aldi berean praktika honen onurak eta gabeziak aztertzen joango da udala zuzenean, horrela arlo honetan zer hobetu, aldatu, mantendu. ikertuko duelarik. Jakin, egun zabortegietara botatzen dugun zabor tona bakoitzeko 133 euro ordaintzen dituela udalak, eta aldiz sailkatutako plastiko, ontzi eta kartoiagatik ez duela ordaintzen baizik eta diru kopuru bat kobratu egiten dela. Horregatik «oso garrantzitsua da zaborra gutxitzea, horrelako proiektu komunitario edo bakarkakoen bidez» dio Leire Etxeberria alkateak, «udalak diru asko aurreztu bai lezake».
Konpostaje gune hau, Zubimusu kale inguruko aparkalekuko zelaitxoan jarriko da, (eta agian beste gune bat ere jarriko da herriko beste puntu batean, izena ematen duten herritar kopuruaren arabera) lehen zabor kontenedoreak zeuden tokian, eta hau gune itxi bat izango da, zenbait edukiontziekin.
Horrela, ekimen honetan parte hartzen duten herritarrek giltza bat izango dute zabor organikoa botatzeko, eta horrez gain gune horretan bilatuko dute nahastu beharreko guzia (belarra, orbela, podak, abar). Horrez gain, konposta ondo egiteko, parte hartzen dutenek konposta buruz izango den ikastaro batean parte hartuko dute.
Publicidad
Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek udaletxera jo dezakete (943-147010) izena eman edo eta informazio zehatzago izateko. Dagonekoz Zestoan 27 familiek eman dute izena, eta Iraetan beste 10 familiek. Izena emateko epea hilak 27an amaitzen da. Azkenik aipatu udala aztertzen ari dela Arroabean ere beste gune bat jartzea, zenbait eskakizun izan baitira zentzu horretan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.