

Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
Domingo, 29 de julio 2012, 02:57
Manuel Lekuona Etxabeguren Oiartzungo Etxetxikin jaio zen, orain urte batzuk ezkutatu zen baserrian, 1894. urtean eta bere jaioterrian hil zen 1987ko uztailaren 30ean. Idazle, apaiz eta euskaltzain gipuzkoarra izan zen. Gasteizen apaiz ordenatu zen. Bertako apaizgaitegian, euskara eta euskal literaturaren eskolak eman zituen 1916tik hogei urtez.
1919an sortu berri zen Euskaltzaindiko euskaltzain urgazle izendatu zuten. Eusko Ikaskun-tza erakundeko sortzaileetako bat izan zen. 1924an Kardaberaz Bazkuna sortu zuen eta bera izan zen zuzendari. Kardaberaz Bazkuna elkarteak Euskal Herriko arte eta historiari buruzko lan garrantzitsuak eman zituen argitara.
Bertsolaritza eta poesiaren inguruan bereziki ikerketak egin zituen, eta bere ekarpen nagusia izan zen, izan ere ahozko literaturaren alorrean ere, lan gaitza egin zuen. 1967an, Euskaltzaindiaren urrezko ezteiak ospatzear zeudela, Euskaltzaindiko Lehendakari hautatu zuten. Makina bat erakundek plazaraturiko aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak.
Hilez geroztik ere izan zuen aitormenik bere langintzak. Lehenik, Oiartzungo Udalak Herriko Seme Kutun izendatu zuen, 1988ko uztailaren 31n. Euskal Gobernuak ere, hil-ondorengo tituluz, euskal kulturari egindako zerbitzuengatik, 'Gernikako Arbolaren Gurutzea' eskaini zion, Ardan-tza Lehendakariak etxekoei eman zielarik saria. Eta 1992an bere izena jarri zioten Oiartzungo Liburutegiari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.