Las diez noticias clave de la jornada
ALTO UROLA

Ordizia

PPLL

Jueves, 13 de diciembre 2012, 01:23

Publicidad

Aurtengoan ere Barrena jauregian burutuko da Ordiziako liburu eta disko azoka, bere laugarren edizioan. Ostiralean, 17:30ean egingo da irekiera ekitaldia, Urdaneta Dantza Taldea eta Amets Bide Elkartearen eskutik. 18:00etan, sari Banaketa bikoitza, kartel lehiaketa eta Hitzaro Kultur Elkartearekin duzun oroitzapen kuttunena. Eta 18:30ean, 'Gazta Zati Bat' dokumentalaren aurkezpena egingo da.

Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era zabalduko azoka. Arratsalde partean, 17:30ean, 'Olentzero datorrela!' ipuin kontaketa izango da Ixabel Milleten eskutik eta 19:00etan, Musika Eskolaren emanaldia.

Igandea, azkenik, 10:00etatik 14:00etara irekiko da azoka eta eguerdiko 12:00etan, Mertxe Aizpurua ipuin kontalaria arituko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad