Borrar
Aurkezpena herriko Zipotza elkartean egin zen aste honetan bertan.
'Eman euskera elkarri' leloarekin iritsiko da Korrika martxoaren 23an
ASTIGARRAGA

'Eman euskera elkarri' leloarekin iritsiko da Korrika martxoaren 23an

Aurkezpena aste honetan izan da Astigarragako Zipotza elkartean

MARÍA CORTÉS

Sábado, 16 de febrero 2013, 01:07

Aste honetan bertan egin da Korrikaren 18. edizioaren inguruko informazioa herritarrei helarazteko aurkezpen ekitaldia Astigarragako Zipotza elkartean. Aurtengo leloa 'Eman euskara elkarri', modu bitxian zabaldu nahi izan zuten bertan pilota batekin metaforikoki euskara elkarri pasaz. Han izan ziren AEK euskaltegiko kideez gain, Xaguxar aisialdi taldekoak, Arantzazuko Ama ikastolako kideak, eta Norberto Almandoz Musika Eskolakoak, herriko bizilagunekin batera.

Korrikako 18. edizioak martxoaren 14an izango du hasiera Andoainen eta 2.000 km baino gehiago egin ondoren, 24an amaituko da Baionan. Astigarragatik martxoaren 23an pasako da arratsaldeko 19:20ak aldera. Horretarako, egun osoko jaia antolatuko dute herrian, besteak beste, haur-jolasekin, bertso bazkari batekin edo kantujira batekin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «eguna iristerako,ordea, Korrika Kulturalaren barruan hainbat ekitaldi gauzatuko dira: bertso-pilota, mus txapelketa, Korrikako irudiekin herriaren apainketa edota Zozongo batukadarekin irteera».

Laguntzeko moduak

Bestalde, «herritarrek dakizuenez, Korrikari laguntzeko moduak ugariak dira: antolakuntzan parte hartuz, dagokizuen lekuetan (talde, auzo, erakunde.) gauzak antolatuz edota ekitaldietan lagunduz. Eta Korrikan bertan korrika eginez, noski!», adierazi dute arduradunek.

Ekonomikoki lagunduz ere parte har daiteke, hau da, korrika laguntzaile izanez. «Modu honetan, 12 euroren truk gainera beherapenak izango dituzte Euskal Herriko hainbat komertziotan. Bestalde, arropa eta bestelako materialak ere eros daitezke eta denda eta enpresek ere beren laguntza eman diezagukete, Korrika Lagun kanpainaren bidez», jakinarazi dute AEK euskaltegitik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.korrika.org web orria bisita daiteke edota korrikahernanialdean@gmail.com helbidera mezu bat bidali.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Eman euskera elkarri' leloarekin iritsiko da Korrika martxoaren 23an