
:: JOAQUÍN SUDUPE
Viernes, 15 de marzo 2013, 01:29
Udalak antolaturiko hondakinen lan taldearen lehen bilera joan den astean egin zen honako helburuekin: Hondakinen gaiari buruzko informazio teknikoa bildu, elkarbanatu eta informazio horretan oinarrituta, hondakinen kudeaketan hartu beharreko bideaz eztabaidatzea alde batetik eta hiri-hondakinen kudeaketa eredurako ezarpenean eman beharreko pausuak adostea bestaldetik. Azkoitia eta eskualdean sortzen diren hondakinen inguruko datuak eman ziren eta parte hartzaileen artean, Udaleko eta Mankomunitateko teknikariak, politikoak, elkarteak, industrialdeko, merkatari. ordezkariak, herritarrak (20-30) izan ziren.
Publicidad
Landutako gaien artean, Azkoitiko hondakinen bilketa sistema eta datuak izan ziren. Udaleko Ingurumen teknikariak, Azkoitiko hondakinak biltzeko sistema azaldu du eta bilketaren emaitzak, grafikoen bidez aurkeztu zituen eta laburpen modura hauek azpimarratu zituen: Azkoitiarrek sortzen dituzten hondakinetatik %33 bereizten da. Gehiengoak ez du 5. edukiontzia erabiltzen eta bereizte mailaren bilakaera oso motel doa.
Mankomunitateko teknikariek eskualdeko datuak eman zituzten beste herri batzuetako datuekin alderatuz eta datu ekonomikoak ere azalduz. Eragileen eta herritarren galderak, ekarpenak eta iritzien gora beheran, hondakinen bilketan, Azkoitiko emaitzak ez dira onak (kopuru handia botatzen da zabortegira nahasian eta gaikako bilketaren datuak %33an daude, oso gutxi ari da igotzen) eta bilketa sistemari dagokion edo ez eztabaidatu zen.
Bilketa sistemari buruz, herri bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta beraz bakoitzarentzat formula egokia bilatu behar dela eta denak ados zeuden materia organikoa ezin dela zabortegira bota eta hori zergatik ez den lortu komentatu zen. Edukiontzi grisera botatzea oso erraza dela aipatu eta kanpainen inguruan ere eztabaidatu zen. Kanpainak egitearekin ez dela nahikoa, borondatezko zerbait den bitartean ez duela funtzionatzen, Azkoitian behintzat ez. Komentatzen zen ere azken urte honetan gaiaren inguruan egon den kanpaina baina handiagorik egitea ezinezkoa dela eta ala ere, jendeak ez duela erantzuten (Azkoitian organikoaren bilketa kopurua %4 da).
Orokorrean ondo baloratu zen bilera bera eta formatua. Saio ezberdinen bitartez informazioa osatu eta ondoriotara iristeko saiakera egitearen beharra azpimarratu zen alde batetik eta bestetik politika kutsua kentzearen beharra eta eztabaida plano teknikoan kokatzearen garrantzia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.