Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
ARRASATE

Jaiotza inguruko heriotzaren gaineko blog berria euskaraz sortu dute Debagoienean

PPLL

Martes, 2 de abril 2013, 02:21

Umetxoak jaio aurretik edo erditzerakoan hil zitzaizkien Debagoieneko lau familiek blog bat sortu berri dute antzeko egoera bizi dezaketenei eta haien ingurukoei laguntzeko helburuarekin www.guretxikixak.org webgunean

Amazurtz eta aitazurtzen topagune, elkargune izan nahi du; «gure umeak hil zirenean galduta sentitu ginen eta denbora honetan ikasi dugun guztia, jaso dugun informazioa, partekatu nahi dugu egoera horretan dauden gurasoekin» diote ekimenaren sortzaileek.

Blogaren helburua da «gurearen antzerako egoera bat bizi izan duten, bizitzen ari diren edota biziko duten pertsona, bikote, familia eta haien ingurukoei informazio baliagarria eskura jartzea».

Horretaz gainera, gaia gizarteratu nahi dute; izan ere, «heriotzak berak gai tabua izaten jarraitzen du, are eta gehiago umeen heriotzak». Gainera, «guk ez beste inork ezagutu ez dituen umeak dira eta sentsibilitate falta handia ematen da horrelako kasuen aurrean, askok ez dute gurasoen sufrimendua ulertzen, sozialki baimenik gabeko dolua izanda, ezereztu egiten baita».

Ez dira adituak

Argi utzi nahi izan dute, gainera, «gu ez garela medikuak, psikologoak, psikiatrak... ez gara adituak; gurasoak gara eta bizi izan dugunak eman digun esperientziak bihurtu gaitu nolabaiteko 'aditu', zoritxarrez». Baina bloga «umiltasunetik» egin nahi izan dute, «sufritzen ari diren gurasoei laguntzeko nahiak bultzatuta, besterik gabe. Egia da horretarako hainbat profesionalen laguntza izango dugula, euren kolaborazioa eskaini baitigute».

Hainbat ataletan banatu dute eskura zuten informazioa; horietan aipagarrienak honakoak dira:

Testigantzak: euren testigantzak jaso dituzte eta nahi duen guztiak dauka berea idazteko aukera. Atal garrantzitsua da, izan ere, «ulertuak ez sentitze horretan, garrantzi berezia dauka antzerako egoera bat bizi izan duenaren bizipena irakurri eta identifikatuta sentitzeak.

Gomendioak: hau ere umiltasunetik osatu dute; baina, profesionalek egindako gida bat ere erabili dute, euskarara ekarrita.

Material lagungarria: gaiari buruzko artikuluak, liburuak, bideoak, txostenak, lotura interesgarriak... material ugari eskaintzen diote blogaren egileek informazio bila dabilenari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaiotza inguruko heriotzaren gaineko blog berria euskaraz sortu dute Debagoienean