Borrar
'Hiru minutuko ametsak' obra iragartzen duen kartela.
HELTAko ikasleen gitarra kontzertua eta antzerki saioa izango dira aste honetan
OIARTZUN

HELTAko ikasleen gitarra kontzertua eta antzerki saioa izango dira aste honetan

Ostiralean eta larunbatean eskainiko dituzte ekitaldiak. 'Hiru minutuko ametsak' obra estreinatuko du larunbat arratsaldean, Helduen Antzerki Taldeak udaletxean

GOIZARIN dvoiartzun@hotmail.com

Jueves, 20 de junio 2013, 02:01

Bi kultur ekitaldi izango dira aste honetan udaletxeko areto nagusian, biak Helduen Tailerretako ikasleen eskutik eta Udalaren laguntzarekin. Bata gitarra kontzertua izango da eta bestea, antzerki emanaldia. Biak, dohainik.

Ikasturte bukaerako gitarra kon-tzertua eskainiko dute HELTAko gitarra taldeetako ikasleek bihar (hilak 21). Udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 20:00etan. Gitarrako ikasleek ikasturtean zehar gelan landutako kantak joko eta abestuko dituzte, batez ere euskal kantak.

Helduen Antzerki Taldea

Horrez gain, larunbatean, Helduen Antzerki Taldeak oholtza gainean estreinaldia egingo du. 'Hiru minutuko ametsak' obra estreinatuko du, udaletxean hori ere (19:00etan).

Edurne Agirrezabala aktoreak zuzendutako taldearen lanaren aurkezpena da. HELTAko antzerki taldea aurten zazpi lagunek osatu dute: Pili Arbelaitz, Usoa Arbelaitz, Junkal Galarza, Jesus Gonzalez, Nati Gonzalez, Margari Maritxalar eta Arantxi Mitxelenak.

Ordubeteko saioa izango da. Bertan, eurek sortutako gidoia duten esketxak antzeztuko dituzte: ametsak, ipuinak, immigranteen eta emigranteen istorioak. izango dituzte hizpide.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco HELTAko ikasleen gitarra kontzertua eta antzerki saioa izango dira aste honetan