GOIZARIN dvoiartzun@hotmail.com
Jueves, 20 de junio 2013, 02:01
Bi kultur ekitaldi izango dira aste honetan udaletxeko areto nagusian, biak Helduen Tailerretako ikasleen eskutik eta Udalaren laguntzarekin. Bata gitarra kontzertua izango da eta bestea, antzerki emanaldia. Biak, dohainik.
Publicidad
Ikasturte bukaerako gitarra kon-tzertua eskainiko dute HELTAko gitarra taldeetako ikasleek bihar (hilak 21). Udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 20:00etan. Gitarrako ikasleek ikasturtean zehar gelan landutako kantak joko eta abestuko dituzte, batez ere euskal kantak.
Helduen Antzerki Taldea
Horrez gain, larunbatean, Helduen Antzerki Taldeak oholtza gainean estreinaldia egingo du. 'Hiru minutuko ametsak' obra estreinatuko du, udaletxean hori ere (19:00etan).
Edurne Agirrezabala aktoreak zuzendutako taldearen lanaren aurkezpena da. HELTAko antzerki taldea aurten zazpi lagunek osatu dute: Pili Arbelaitz, Usoa Arbelaitz, Junkal Galarza, Jesus Gonzalez, Nati Gonzalez, Margari Maritxalar eta Arantxi Mitxelenak.
Ordubeteko saioa izango da. Bertan, eurek sortutako gidoia duten esketxak antzeztuko dituzte: ametsak, ipuinak, immigranteen eta emigranteen istorioak. izango dituzte hizpide.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.