TOLOSA - GOIERRI

Tolosar eta Argentinar dantzariak elkarrekin

PPLL

Domingo, 21 de julio 2013, 12:38

Necochea hirian dagoen Euskal Etxeko dantzariak izan ziren atzo protagonistak herriko plaza Zaharrean. Argentinar eta euskal folkloreaz osaturiko emanaldia eskaini zuten Udaberri Dan-tza Taldekoekin batera. Aurreskua, Makil-Dantza, Ezpata-Dantza, Arku-Dantza, Fandangoa eta Arin Arina dantzatu zuten, besteak beste. Emanaldia eta gero, bi dantza taldeko kideek elkarrekin bazkaldu zuten. Argentinarren hurrengo saioak Donostiako Gros auzoan, Pasaian, Bergaran, Soraluzen eta Lemoan izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad