
F. I. ,
Jueves, 7 de noviembre 2013, 02:44
Elkar etxeak lau liburu berri aurkeztu zituen atzo, laurak haurrentzakoak. Batetik, 'Eta zer?' bildumako ale berria: 'Artzaina izan nahi dut, eta zer?', Txani Rodriguezek idatzia eta Jokin Mitxelenak ilustratutakoa. Hain zuzen ere, hauxe da kazetari, gidoilari eta idazle honek euskal haur literaturan egin duen aurreneko sartua. Protagonista Ettore da, Bilboko etxe dotore batean bizi den umea, ama abokatua duena eta aita medikua. Umeak, berriz, ahal bezain laster artzaina izan nahi du.
Publicidad
Mikel Valverdek, berriz, 'Nire aitaren botak' idatzi du, eta idatzi ez ezik baita ilustratu ere. Irudimenezko istiorioa da, magiko samarra. Orain arte, Rita pertsonaia duten istorioak idatzi izan ditu, baina beste hau askoz laburragoa da. «Nahi nituen ipuin laburragoak ere ida-tzi, eta ekin nion -esan zuen atzoko aurkezpenean-. Gasteizen bada Ugarte abizeneko konpositore bat, eta pasa zizkidan melodia batzuk, esanez: entzun itzazu, ea zerbait bururatzen zaizun. Tartean bazeuden kanpaitxo-hots batzuk, eta euria gogorarazi zidaten. Hortik, erabaki nuen euriaren inguruko zerbait egitea, gero botak bururatu zi-tzaizkidan...».
Pello Añorgak 'Mux munstroa' idatzi du. Ume bat da protagonista -eta narratzailea-, gurasoak bananduak dituena, zaintza konpartitu egiten dutelarik. «Haurrak Mux izeneko panpina dauka, «eta haren bidez katalizatzen eta ateratzen ditu emozioak», esan zuen Oiartzungo idazleak atzokoan. «Ipuinean, inportanteena da nola aldatzen joaten diren umea bera, ama eta baita Mux munstroa ere», adierazi zuen Añorgak. «Harro nago istoriotxo honetaz».
Laugarren liburua Alaine Agirreren 'Nire potxolina maitea' da. Bermeokoa da idazle hau, eta hauxe du bere 'opera prima'. Gauez ohea bustitzen duen ume baten istorioa ida-tzi du.
Bi liburutan -Pello Añorga eta Txani Rodriguezenetan- Jokin Mitxelena jardun da marrazkilari. «Pellorena istorio teatralagoa da, Txanirenean, zinean bageunde bezala gaude», esan zuen ilustratzaileak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.