AINHOA CALLEJA
Martes, 19 de noviembre 2013, 01:13
«Gaur egun arazo larria bihurtu dira hiri hondakinak. 2014ko abenduaren 31rako Zarauzko Urteta, Azpeitiko Lapatx eta Beasaingo Sasieta zabortegiak itxi egingo dira, jada euren lurretan ez baita hondakin gehiago sartzen. Honen aurrean, eta Europako hondakinen zuzentarauak lehenesten duenari jarraiki, Ibarrako Udalak hondakinak berrerabiltzearen, birziklatzearen eta murriztearen aldeko jarrera agertu du», azpimarratu dute Udaletik.
Publicidad
Dagoeneko hasia da pauso ba- tzuk ematen: Hondakin organikoa birziklatzeko helburuarekin, landa eremuan autokonposta eta herri gunean auzokonposta bultzatzen ditu duela hilabete batzuetatik hona. «Bertan parte hartzen duten herritarrak ongarri ezin hobea lortzen ari dira lorategietan, baratzetan edo lorontzietan erabili ahal izateko, materia organikoa natura-ziklora bueltatuz eta 'zabor' horri bigarren erabilpen bat emanez».
Landa eremuan (Egialde eta Izaskun auzoetan) ekarpen guneak eraiki ditu, hondakin frakzio bakoitzeko kontainerrak jasoz.
Herrigunean ere hondakinen birziklapen maila handitzea helburu izanik, IbarrakoUdalak zabor bilketa sistema berri bat jarri nahi du abian Tolosaldeko Mankomunitatearekin batera: hondakinen atez ateko bilketa.
«Azterketa teknikoen arabera, atez ateko bilketarekin lortzen da hondakinen birziklapen tasarik handiena», diote Udaletik. Gai honen inguruan kezka eta zalantza ugari sortu daitekezkeela-eta, datorren astean egingo diren bileratako batean parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak: Txumitxa tabernatik gora bizi direnen kasuan (atzo euskaraz egin zen) eta gaur, asteartea, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan, gazteleraz egingo da.
Txumitxa tabernatik behera bizi direnen kasuan, azaroaren 20an, 19:00etan Bizi Nahi Jubilatuen Elkartean (euskaraz) eta ostegunean, leku berean, gazteleraz.
Udalak bando bidez jakinaraziko die zonalde bakoitzeko herritarrei, norberari dagokion bilera zein den aipatuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.