YARZA
Miércoles, 22 de enero 2014, 21:25
Tolosaldeko Mankomunitateko eta Belauntzako Udaletxeko ordezkariek herrian martxan jarriko den zabor bilketa sistema berria aurkeztu zieten herritarrei. Aldaketa nagusia bilketa puntuen murrizketa izango da, bat edo bi gunetan oinarrituko dena, egun dauden hogeita hamar edukiontziak murrizteko helburuarekin, «Belauntza bezalako herri batentzako gehiegi baitira», Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariak eta Gema Ezeiza Mankomunitateko ingurumen teknikariak azaldu zutenez.
Publicidad
Bilketa leku nagusia herrigunean egongo da, eskola zaharraren aurrean egokituko den gune batean. Bertan egongo dira material ezberdinak sailkatuta botatzeko edukiontziak: errefusa, papera eta ontzientzako mankomunitatearen edukiontziak baita beira eta arroparenak, kanpoko enpresek gestionatzen dutena. Materia organikoa edo janari-hondarrak bakoitzak norbere etxe edo baserrian konpostatu beharko dituela azaldu zuten. Horretarako mankomunitateak familia bakoitzeko konpostagailu bana banatuko du. Lorategi edo baratzerik ez duten etxeentzako eskola aurreko gunean auzo-konpostaje gunea ere jarriko da, erabiltzaileek beraiek gestionatuko dutena.
Sistema berriaren hasiera data oraindik zehaztu gabe dago, eta mankomunitateko ordezkariek eta Mariano Lazkano alkateak esan zutenez lehenengo konposta egiteko prozesua jarriko da martxan orain dauden ontzi berdeak kendu baino lehenago. Era berean, bi edo hiru zaborgune besterik ez direla egongo adierazi zuen, bata herrigunekoa eskola aurrean eta beste biak oraindik zehazteke daudenak. Izan ere, herrigunetik aparte baserri eta etxe asko daude sakabanaturik eta horrek gune bat edo beste aukeratzea zailtzen du, «bizilagun guztiek iritsi behar dutelako». Horrela, bietatik bata herrigunetik gora bizi direnentzat izango zen eta bestea Berrobi aldera bizi direnentzat pentsatua.
Udalak familia bakoitzeko kide bana joateko eskaera luzatu zuen eta herritar ugari joan ziren bilerara. Herritarrek galderak egin eta zalantzak argitu zituzten eta etxean konpostatzen dutenek ere bere esperientzia azaldu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.