PPLL
Miércoles, 22 de enero 2014, 21:28
Ataungo Udalean dauden bi taldeek, EH Bildu eta Herrigintzak, akordia lortu zuten hondakinen bilketa sistemaren inguruan. Helburua «Ataunen ahal den gehiena birziklatzea da», diote bi alderdiek.
Publicidad
Azken hilabeteetan Sasietako teknikariekin batera herriko gune desberdinak aztertzen ibili dira. Bilera horien ondorioz, auzo, zehar eta gune desberdinetan edukiontziak eta errefusa zintzilikatzeko lekuak zehaztu dituzte. Hurrengo pausoa herritarrei plangintza orokorra erakustea izango da, horregatik bi herri batzar antolatu dira hurrengo astean Ataungo bizilagunek informazioa lehen eskutik jasotzeko aukera izan dezaten.
Lehenengo bilera astelehenean izango da, urtarrilak 20, San Gregorioko elkargunean. Hitzordua 19:30ean izango da. Bigarren aukera bat ere izango da, asteartean hau, urtarrilak 21. Ordua mantendu egiten da baina lekua ez, oraingo honetan batzarra Herri Antzokian izango baita.
Bi herri batzar hauen ondoren auzo, zehar eta gune bakoitzeko bizilagunekin bilera zehatzak egingo dira. Bilera hauei buruz informazio gehiago emango da etorkizunean. EH Bildu eta Herrigintza taldeen nahia «denon artean adostasunera iristea izango litzateke».
Gaiak duen garrantzia ikusita, herritar guztiei egiten diete deialdia herri batzar hauetan parte hartzeko.
Gogoratu behar da Ataunen hondakinak jasotzeko modu berri bat ezarriko dela. Edukiontzi guztiak matendu egingo dira, zaborrarena izan ezik.
Publicidad
Honen lekuan, hondakinen puntuetan, zutabe bat jarriko da. Bertan herritar bakoitzari eman zaion ontzi grisa zintzilikatu beharko da, birziklatzen ez diren hondakin guztiekin. Ontzi hauek etxebizitza bakoitzak duen kode batekin identifikatuko da.
Azpimarratu behar da ontzi gris hau astelehenetan bakarrik atera behar dela, gaueko 22:30ak bitartean. Beste egunetan ez da jasoko.
Beste guztia (materia organikoa, beira, paperak, ontziak, arropa, pilak eta olioa) beti bezala kalean dauden edukiontzietara atera ahal izango da, nahi den egun eta orduetan.
Publicidad
Aipagarria da pixohialentzat edukointzi berezia ipiniko dela. Hauek itxita egongo dira eta erabili ahal izateko txartela beharko da. Beharra dutenek eskaera egin dezakete informazio bulegoan.
Traste zaharren zerbitzua ere lehen bezala mantenduko da. Hilean zehar bi asteazkenetan jasoko da (lehehengoan eta hirugarrenean). Bezperan atera beharko da, iluntzean.
Informazio bulegoa
Zalantzak argitu eta informazioa emateko hurrengo astetik aurrera informazio bulego bat zabalduko da. Urtarrilaren 21etik aurrera, astearteetan udaletxean 9:00etatik 13:00etara bitartean, eta ostegunetan San Gregorioko Elkargunean 16:00etatik 19:00etara bitartean.
Publicidad
Ordutegi honen barruan arreta ataun@sasieta.org helbidean eta 681021852 telefono zenbakian emango da.
Corresponsalía DV
Todas aquellas personas y entidades interesadas en insertar información en DV, pueden hacerlo llamando al teléfono 943410708 o bien escribiendo a la dirección de correo electrónico ediciones@diariovasco.com
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.