Borrar
OIARTZUN

'Lasa eta Zabala' filma Oiartzungo Gurutze auzoan grabatzen ari dira

Edurne Agirrezabala aktoresa oiartzuarra filmean parte hartzen ari da

GOIZARIN

Martes, 18 de febrero 2014, 02:01

Aste honetan Gurutze auzoan 'Lasa eta Zabala' filmaren grabaketak egiten aritu dira. Pablo Malo donostiarra da GALek bahitu, torturatu eta hildako gazteen istorioa pantaila handira eramateko arduraduna. Aktoreen zerrendan Unax Ugalde agertzen da; Iñigo Iruinena egingo du gasteiztarrak pelikulan, Lasaren eta Zabalaren familien abokatuarena. Horrez gain, Oriol Vila, Francesc Orella, Aitor Mazo, Pep Tosar, Ricard Sales eta Eduren Agirrezabala aktoreek lagunduko dute istorioa kontatzen, historian atzera begiratzen.

Edurne Agirrezabala aktore oiartzuarrak badu eskarmentu filmaketa lanetan. Oraintxe bertan 'Lasa Zabala' filmean Zabala amaren rola egiten ari da. «Donostiako agentzia batetik deitu zidaten casting bat egiteko eta han filmaren eta agentziako zuzendariak zeuden. Beste jende batzuen artean parte hartu nuen eta handik aste pare batera aukeratua izan nintzela deitu zidaten», argitu digu iturrioztarrak.

Grabazio orokorra urtarrileko azken astean hasi zuten, Baionan, eta martxoan bukatuko da. «Ni otsailaren 4an eta 5ean Tolosan aritu nintzen, kanposantuko grabazioan. Aste honetan Gurutze auzoan ibili dira eta astelehenean, hilak 10, egon nintzen. Hurrengo grabazioa martxoaren erdialdean (martxoak12-14) egingo dut Donostian, eta hor bukatuko da nire parte hartzea», zehaztu du Agirrezabalak.

Laster Goenkalen berriro

Nolanahi ere, aktore oiartzuarrak aurretik 'Izarren argia' filmean izan zuen parte hartzeko aukera. «Orduan ere, agentzi berberetik deitu zidaten. Film horretako aktoren zuzendaria oiartzuar bat zen, Julen Robles, eta oso atsegina izan zen bere ardurapean lan egitea», gogoratzen du. Bestalde, telebistan ere lan egin du Agirrezabalak. «Antzerkia ikasten hasi nintzenean izan nuen Goenkalen ateratzeko aukera eta gero gauza batek bestea eramaten zaitu. Aspaldian ez nintzen telebistan aritu eta, hain zuzen, egun hautako batean aterako da Goenkalen grabatutako bi saio. Noiz behinka deitzen dute eta hala izaten denean oso gustura joaten naiz», dio gogotsu.

Antzerki munduan ere jarraitzen du aktoreak. «Oraintxe bertan Lezoko Orratx taldean segitzen dut eta obra berri bat prestatzen ari gara. Bestalde, Oiartzungo antzerki taldean ere ba nabil. Bigarren urtea dugu aurtengoa eta beste obra batekin gabiltza buru-belarri. Aurreko urtean modura, taldeak asmatutako antzezlana izango da eta sistema horrek bakoitzaren asmakizuna martxan jartzen du eta oso aberasgarria da sorkuntza lan hori. Maiatzean estreinatuko da udal aretoan», aurreratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lasa eta Zabala' filma Oiartzungo Gurutze auzoan grabatzen ari dira