Borrar
Barandiaran Museotik abiatu ziren parte-hartzaileak larunbat arratsaldean. Ekaitz Zilarmendi Urrutia
1.200 lagun Ataungo gaurik magikoenean

1.200 lagun Ataungo gaurik magikoenean

Aurtengo Mitoaldiari amaiera ederra eman dio jendetza elkartu duen Gau Ibilaldi Mitologikoak

O. Sarriegi

Donostia

Domingo, 14 de julio 2024, 19:49

Aurtengo Mitoaldiari amaiera ezin hobea eman diote Ataunen, beste behin Goierriko txoko honetan jendetza bildu duen eta guztiak gustura utzi dituen Gau Ibilaldi Mitologikoarekin. Hamargarren edizioa zuen aurtengoa parte-hartzaileak garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien mundura eramaten dituen jarduera berezi honek, eta osasuntsu jarraitzen duela agerian utzi du, 1.200 lagun elkartu baitzituen Ataungo bihotzean.

Barandiaran Museotik abiatu eta Agauntza ibaiaren ondotik San Martin auzorainoko herri bidean zihoazen ikusleek egunez, larunbat arratsaldean, hasitako ibilaldia ilunpean amaitu zuten. Aspaldiko euskal kondaira den hiru anaien kontu zaharra antzeztu zen herri bideak eskaintzen dituen txoko ederrak aprobetxatuz. Ibilbidean, izaki mitologikoak ere azaldu ziren, lamiak, Marimunduko eta sorgin taldea, Torto, jentilak eta herritarrak.

Joxemiel Barandiaranen bizitzako pasarte bat ere antzeztu zen bertan eta gauerdi inguruan, ikuskizun handi batekin amaiera ederra eman zitzaion beste behin ibilbideari, San Martingo plazan.

Ikusleak pozik geratu baziren, are gehiago antolatzaileak. Hala, Jentilbaratza Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bertaratutako ikusle guztiei, hala nola, Ataungo herritarrek eskainitako laguntza aparta ere aitortu.

Imagen principal - 1.200 lagun Ataungo gaurik magikoenean
Imagen secundaria 1 - 1.200 lagun Ataungo gaurik magikoenean
Imagen secundaria 2 - 1.200 lagun Ataungo gaurik magikoenean

Proiektu egonkorra

Ekainaren erdialdera eman zioten hasiera Mitoaldiaren VII. edizioari Ataunen. Aurreko urteetako erantzuna ikusita, sendotuta eta handituta ekarri dute proiektua aurten antolatzaileek. Izan ere, Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin lan egiten du Jentilbaratza Kultur Elkarteak Barandiaren museoarekin elkarlanean eta horixe da ekimen honen xedea. Hala, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetara hurbilduz, Agautz eta Leizadiko kobetara irteera, Patxi Zubizarreta eta Asisko Urmenetaren hitzaldiak, eta nola ez, Gau ibilaldi mitologikoa izan dira aurtengo zikloaren ardatzak.

Ekainaren 15ean, Herri Antzokian, Jon Maiak 'Kantu Berri Bat' kontzertua eskaini zuen. Ekainaren 19an, Barandiaran Museoan hitzaldi musikatua burutu zuten Patxi Zubizarreta eta Pello Ramirezek 'Urbanita jentilaren aurrean' izenpean. Hilaren 27an, Asisko Urmenetak 'Ni ez naiz sorgina!' hitzaldia eman zuen udaletxean. Uztailaren 6an, Agautz eta Leizadiko kobetara irteera burutu zen, Ion Fontenlak gidatua. Eta larunbat gauean, sarrera guztiak agortuz, 1.200 lagun bi bisitatan banatuta, Gau Ibilaldi Mitologiko arrakastatsuarekin eman zitzaion amaiera aurtengo jarduerari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 1.200 lagun Ataungo gaurik magikoenean