Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Lunes, 9 de septiembre 2024, 18:07
Berdintasunaren aldeko 2024. urteko Emakunde Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 5etik, sariaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren. Sariak 14.400 euroko diru zuzkidura gordina du eta hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 7ra bitartean egongo da zabalik.
Sari honen helburua da publikoki aitortzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lana dela-eta nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen jarduna. Hain zuzen, errekonozimendu hau emango zaie «emakumeen lana aitortzen laguntzeko edo emakumeen ahalduntzea hobetzeko zenbait ekintza, lan edo proiektu egin dituztelako edota beren jarduerak nabarmen lagundu duelako emakumeen zeregina balioesten eta duin bihurtzen edo EAEko emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen», nabarmentzen da oinarrietan.
Mariasun Landa Etxebeste idazle gipuzkoarra izan da Emakunde Saria jaso duen azkena. Otsailean jaso zuen, «sormenaren bitartez berdintasunari eta emakumeen eta nesken duintasunari egindako ekarpenagatik», azaldu zuten erakundetik. Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren epaimahaiak Landaren militantzia feminista aktiboa nabarmendu zuen,80ko hamarkadaz geroztik Donostiako Emakumeen Asanbladan, eta honekin batera azpimarratu zuen Literaturaren Didaktikako irakasle titular gisa egindako unibertsitate-irakasle lana.
«Horri guztiari dibulgazio-jarduera zabala gehitu behar zaio, egungo feminismoaren historian eta genealogian funtsezkoak diren beste emakume batzuen lanari buruzko artikulu, ikastaro eta hitzaldien bidez», azpimarratu zuen epaimahaiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.