Lurra ondo onduta, ziklo berri bati ekiteko une egokia dela dio Bertsozale elkarteak. Igande honetan Senpereko Larraldea baserrian egin da 2025 urteko Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Orokorra eta bertan, besteak beste, 2024 urteari itxiera eman eta 2025 urteko egitasmoa eta aurrekontua onartu dira.
Publicidad
«Joan den urtea ixteko eta jada begirada jarria duten erronka berri horiei heltzeko mugarria izaten da Batzar Nagusia, eta hala izan da igande honetan ere. Elkar agurtzeko aitzakian, egunari hasiera kafea usain epelarekin eta pasten gozoarekin eman diogu Larraldean, Senperen», azaldu dute Bertsozale elkartetik. «Larraldea baserri ederrari agur esango diogu aurten, eta, hori ere izan da Batzar Nagusia bertan egitearen arrazoia».
Oier Iurramendi koordinatzaileak agur hitzetan eskerrak eman nahi izan dizkie larraldeatarrei: «gure esker ona adierazi nahi izan diogu Andoni Iturriotzi urte hauetan guztietan gure proiektua eta beste hainbat kultur eragile babesteko erakutsitako konpromisoari». Izan ere, Larraldea 20 urtez izan da Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitza. Iurramendiren alboan Ainhoa Urien lehendakaritzako kidea egon da biek gidatu dute saioa.
Ongi etorri eta esker hitzen atzetik, lehendakaritzako kideei eman diete hitza. Bizi ditugun garai arrakalatsu, oldarkor eta sormenerako korapilatsuei egin diete erreferentzia Onintza Enbeitak eta Sustrai Colinak. Baina, testuinguru horretan, elkartea babesleku ederra dela gaineratu dute. Hori dela eta, elkartera batzeko deia egin dute.
Lehendakaritzak koordinazioari pasatu dio lekukoa. «Azken Batzarretan ohikoa izan da urte mugitua izan denaren mezua ematea,» azaldu du Iurramendik, eta azkena ere horrela izan dela gaineratu du. Baina, horren gainetik «lan taldea azalberrituta eta indarberrituta dago». 2025ari begiratzeko, 2018ko Gogoeta Estrategikoari heldu behar zaiola azaldu du, ibilbidearen erdia egin baitugu dagoeneko. «Zer egin dugun, zer egiten ari garen, nola ari garen eta zer falta zaigun jakiteak hurrengo urteetarako pista asko emango dizkigu. Beraz, 2025ean zehaztu ziren helburuen eta ekintzen errebisioa egingo dugu».
Publicidad
Gogoeta Estrategikotik sei urte eta Eraso Matxistei Aurre Egiteko Protokolotik hiru urte pasa direla gehitu du Urienek. «Sortu zenetik izaera ezberdineko hainbat eta hainbat kasu kudeatu dira», azaldu du eta taldea egotearen beharra azpimarratu du. Erasoen lan taldeaz harago, plan feministak Elkarte osoa zeharkatu behar duenaren mezuarekin itxi du hitzartzea Urienek eta geroaro heldu dio plan feministari Eneritz Urkolak.
Atzetik, alorrez alor 2024 urteko memoriari eta 2025eko egitasmoei egin diete lekua. Eskuz esku eta ahoz aho esparru bakoitza azaldu dute: Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Ikerkuntza; Hezkuntza; Sustapena; Hedapena; Komunikazioa; eta, bukatzeko, finantzak.
Publicidad
Zenbakiak politikoak direla azalduta, Ainhoa Urienek Xabi Igoa lehendakaritzako kideari eta Aritz Zerain Finantza Berrikuntza arduradunari eman diete hitza. Desorekak orekatzeko dagoen dinamikan jarri dute azpimarra, elkar laguntzeko sisteman, eta 2025era begira baikor agertu dira. Zenbakiei ez ezik, egitasmo nagusiei ere jarri dizkiete hitzak jarraian herrialdeetako ordezkariek. Bost elkarte dira Euskal Herrikoaren txapelaren pean daudenak: Arabako Bertsozale Elkartea, Bertsularien Lagunak Elkartea, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Nafarroako Bertsozale Elkartea.
Herrialdeetatik berriz ere begirada altxa eta Urienek itxi du goizeko saioa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bizi duen egoerari ilusioz eta anbizioz begiratuta. Orain arteko ibilbidean aurrera jarraitzeko mugarritzat jotzen du 2025a, errotzen jarraitzeko bezain beste salto egiteko moduko lur eremu sendoa baitu elkarteak, lanerako interesgarria eta fruitu interesgarriak eman ditzakeena. Ilusio horrekin batzarrari amaiera emanda, bestelako mahai bueltan batean eta bestelako forma batean jarraitu du hizketaldiak. Kattalin Elizalde kolegioan bazkalduta amaitu da eguna, eta honekin batera, hasi 2025 ziklo berria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.