Borrar
Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko kanpaina berria
UEMA

Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko kanpaina berria

Deialdia bereziki guraso izateko bidean direnei edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei zuzentzen da

DV

Donostia

Sábado, 15 de marzo 2025, 12:31

Abizenak euskalduntzeko kanpaina berria abian jarri du UEMAk, Udalerri Euskaldunn Mankomunitateak. Oraingo honetan Tolosaldeako 23 udalekin eta Galtzaundi euskara taldearekin elkarlanean deia egin nahi zaie bertako biztanleei, izan ere «asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak», gogoratu dute UEMAtik.

Kanpainaren helburua herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatzea da, eta horretarako, zein pauso eman behar diren azalduko dute Galtzaundik eta UEMAko kide diren Tolosaldeko 23 udalek: Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

Deialdia bereziki guraso izateko bidean direnei edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei egin diete. Izan ere, «helduek abizenak euskal grafiarekin jartzeko tramitea eginez gero, seme-alabei automatikoki abizena behar bezala erregistratua geldituko zaie».

Abizenak euskalduntzeko izapideak erroldatutako udaletxean edo Erregistro Zibilean egin daitezke, eta horretarako nortasun agiriaren fotokopia, jaiotza ziurtagiria (erregistratuta zauden herriko udaletxean edo epaitegian eskatu behar dena), errolda agiria (udaletxean edo online eskatu daiteke) eta familia liburua behar dira.

Tarteka egiten den kanpaina

Tolosaldean ez ezik, beste zenbait lekutan ere egin dute abizenak euskalduntzeko kanpaina lehenago ere, UEMAren eta tokian tokiko udalen eta euskara elkarteen ekimenez. Kanpaina ez da berria, beraz, baina tarteka errepikatzen du UEMAk, beharraren arabera. Izan ere, tarteka kanpaina egiten den arren eta hainbat herritarrek abizenak euskaratzen dituzten arren, oraindik ere agiri ofizialetan eta gainerakoetan abizenak erdal grafiaz dituzten herritarrak asko dira, eta badira abizena erdal grafiaz idazteko ohitura duten herritarrak ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko kanpaina berria