DV
Donostia
Martes, 7 de mayo 2024, 18:43
'Adarbakarra eta soinujolea' da Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxa Gazte Saria 2024ko proiektu irabazlearen izenburua. Lan horretan, Maite Aizpurua eta Garazi Navas egileek euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta, performance baten bidez.
Publicidad
Zehazki, musika, literatura eta antzerkia uztartuz, euskal kulturaren elementu tradizionalak eguneratuko dituzte. Hots, umorea eta poesia baliatuz, eta diziplina arteko tresnak erabiliz, 'Adarbakarra eta soinujolea' lanak gaur egungo euskal topikoei buruz esperimentatzen du, gogoeta eta begirada berriak ikusaraziz.
Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sariak, 2019az geroztik, 35 urtetik beherako gazteek Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloan sormen- edo ikerketa-lanak egitea babesten du.
Irabazleei dagokienez, Maite Aizpuruak (1990) Arte Dramatikoko Goi Mailako Ikasketak egin ditu Dantzertin, eta Soziologian eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da EHUn; arte eszenikoetan eta gizarte-mugimenduetan esperientzia handia du. Bestalde, Garazi Navasek (1995) akordeoi espezialitatea ikasi du Musikenen —Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia—, eta Musika Interpretazioaren Irakaskuntzan masterra du. Hainbat estilotako kontzertuetan parte hartu du.
Proiektu honetan biak elkartu egin dira elkarrekiko mirespenak eta klasizismoaren, herri-tradizioaren eta euskal arteen garaikidetasunaren arteko bide berriak elkarrekin aztertzeko interesak bultzatuta. Proiektu irabazlea 6.000 eurorekin lagunduta, 2025eko udaberrian taularatzea aurreikusten da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.