I, A.
Donostia
Martes, 7 de mayo 2024, 18:48
2024ko Ibilbideari elkar saria AEK erakundea eta Korrika ekimenari ematea erabaki du elkar Fundazioak. Fundaziotik adierazi dutenez, errekonozimendu honek «balio beza orain arteko egindako lana eskertu eta goraipatzeko, eta aldi berean izan bedi bide beretik jarraitzeko akuilu». Maiatzaren 23an,18:00etan, Adunako elkar-en egoitzan egingo den ekitaldian jasoko du saria AEK-, baita Josu Goikoetxea, aurtengo Joseba Jaka Bekaren irabazleak.
Publicidad
Elkar Fundaziotik gogorarazi dutenez, «Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea izan da eta da AEKren xedea eta horretarako euskararen normalizaziorako eremu guztietan egiten du lan: ezagutzan, erabileran eta sustapenean». Frankismoaren garai beltzean, euskara ikasi eta euskaraz ikastearen aldeko mugimendu zabala eratu zen Euskal Herrian, ikastolak eta gau eskolak sortuz, eta garai hartako ekimenaren ondorioetako bat AEKren sorrera izan zen.
«Baldintza zailetan, eta ia hutsetik abiatuta, heldu euskaldunak alfabetatzeko eta euskalduntzeko herriz herri sortu ziren gau eskolak koordinatzeko antolatu zen AEK, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea, 70eko hamarkadan, Euskal Herri zabaleko gau eskolak eta euskaltegiak bilduz bere barne. Lan baldintza egokien gabeziari militantziaz, ilusioz eta ahalik eta profesionaltasun handienarekin erantzun zien AEK-k bere xedea lortzeko ahaleginari uko egin gabe».
Urte guzti hauetan milaka lagun euskaldundu da AEK-ko euskaltegietan, eta milaka lagun hurbildu da euskarara eta euskararen aldeko ekimenera AEKren lanari esker, tartean 1980tik antolatzen duen Korrikaren eskutik. Ekarpen handia egiten dio, ez bakarrik helduen euskalduntzeari, baita euskararen normalizazioari ere. «Bi urtetik behin, milaka eta milaka lagun euskararen aldeko mezua zabaltzera bultzatzen ditu Korrikaren eskutik, euskararentzat itxaropena sortuz eta mezu argia zabalduz gizartean: euskara denona da eta haren etorkizuna guztion eginkizuna da». Euskararen normalizazioa ezin da sinplifikatu eta mugatu haurren eremura, eta «hori da AEKren lanak urteotan erakutsi duena», azpimarratu dute elkar Fundaziotik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.