Borrar
Irailean Afrikako Gerraren inguruan solasaldia antolatu zen Zumalakarregi Museoan. Z.M.
Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldia ostegunean Zumalakarregi museoan

Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldia ostegunean Zumalakarregi museoan

Aitor Bizkarra bertsolariak XIX. mendeko gatazka beliko honi ahotsa jarriko dio garaiko bertsoak kantatuz

I. Altuna

Donostia

Lunes, 23 de octubre 2023, 18:15

Zumalakarregi Museoan ikusgai da uztailetik 'Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak' aldi baterako erakusketa. Eustaquio Berriotxoak Rifen egin zituen argazkiek osatzen dute erakusketa, baina, gerraren garaian eginak izan arren, bertako gizartearen gertuko ikuspegia eskaintzen dute irudiek.

Eustaquio Berriotxoa Elgarresta Urretxun 1899 jaiotako ingeniaria zen, dirudienez 1923.ean espainiar armadarentzat lurraldea kartografiatzera Rifera bidalitakoa. Duela bost urte berak ibilbide horretan egindako argazkiak agertu ziren eta horien hautaketa bat eskaintzen du museoak.

Erakusketa honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira. Joan den irailak 14ean museoko artxiboaren arduradunaren eskutik solasaldi bat antolatu zen 'La Guerra de África (1859-1860) y la Primera Guerra del Rif (1893-1894)' izenburupean.

Hurrengo ekimena Afrikako gerrari buruzko bertso kantaldia izango da. Bertan, Aitor Bizkarra bertsolariak garaiko bertsoak kantatuko ditu, hain zuzen euskaldunek Afrikako gerra kolonialean jasandakoak. Izan ere, Afrikako gerrarako aldundiek euskal tertzioak sortu zitutzten 1859an, eta Antonio Zavalak gorputz militar honetan ibili ziren hainbat soldadu euskaldunen bizipenak jasotzen dituzten bertsoak argitaratu zituen.

Idatziz jasotako bizipen horiek Aitor Bizkarrararen ahotsarekin entzuteko aukera izango da ostegunean, hilak 26, Zumalakarregi museoan. Bertsolaria Paul Beitia eta Gari Ruiz de Villalba musikariekin izango da emanaldi honetan.

Bertso kantaldira hurbildu nahi dutenek mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreora idatzi beharko dute, edo eta 943889900 edo 659434566 telefono zenbakira deitu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Afrikako Gerrari buruzko bertso kantaldia ostegunean Zumalakarregi museoan