I. A.
Donostia
Sábado, 11 de noviembre 2023, 17:19
Ataungo Barandiaran museoak 2010 urtean zabaldu zituen bere ateak. Ordutik milaka bisitari hurbildu dira bertara, Jose Miguel Barandiaran euskal apaiz, antropologo eta etnologo ospetsuaren bizitza, eta, batik bat, lan eta dibulgazio zabala ezagutzeko.
Publicidad
Oraingoan, museoak eskaintza berezia prestatu du, izan ere, museoaz gain, Jose Migel Barandiaran bizi izan zen 'Sara' etxea ere bisitatzeko aukera eskainiko baitie herritarrei datorren azaroaren 19an, igandean. Ataungo udalaren, JM Barandiaran fundazioaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren arteko lankidetzarekin hasi zen garatzen ekimen hau udaran, eta orain jarraitasuna eman nahi izan zaio.
Bisita gidatuak Ataungo San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museoan izango du abiapuntua goizeko 11:00etan eta, han, hasteko, Jose Migelen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez. Jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egingo dute herri bidetik Sara etxeraino; Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutuko dituzte bertan. Joandako bidetik itzuliz, museoan emango zaio amaiera bisitari, bi ordu inguruko saioa osatuz.
Jose Migel Barandiaran erbestean bizi izan zen 17 urtez (1936-1953), Lapurdin bizi ere, eta horietako hamahiru Sara herrian. 1953ko urrian itzuli zen jaioterrira eta Murkondo auzoan Sarako 'Bidartea' etxea eredutzat hartuta egindako etxean eman zituen hil arteko urteak (1991), Pilar ilobarekin.
Bisitak ( 14 urtez gorakoei zuzenduak) euskaraz izango dira, eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea, plaza mugatuak baitira. Horretarako 943 180 335 edo 688 895 069 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.