Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Domingo, 16 de junio 2024, 20:08
Arantzazuko parketxeak bi ekintza berezi antolatu ditu datorren astebururako. Larunbatean, Aitzulo kobara ibilaldia egingo dute eta igandean, Arantzazuko parketxearen inguruan hegan aritzen diren hegazti sarraskijaleak teleskopioz behatzeko aukera eskainiko da.
Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira eta horien artean dago Aitzulo. Kareharri hau Kretazeo garaian sortu zen (orain dela 120-115 milioi urte), Euskal Herria ur azpian zegoenean. Plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz, arroka horiek altxatu eta gaur egun ezagutzen ditugun mendien arbasoak sortu ziren.
Larunbaterako antolatu den ibilbide gidatuan Aitzulo eta bere inguruez gozatuko dute parte hartzaileek, baita Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiaren sorrerari eta bertan aurkitu daitekeen biodibertsitateari buruz gehiago jakin. Zailtasun baxuko ibilaldia izango da, mendia gustuko duen edozein herritarrentzat egokia. Goizeko 10:00etan elkartuko dira Arrikrutzeko aparkalekua igaro eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerraldean dagoen aparkalekuan. Txangoak hiru orduko iraupena du, azalpenak barne.
Bestalde, Aizkorri-Aratz natura-parkea leku ezin hobea da sai arreentzat, bertan aurkitzen da Gipuzkoako koloniarik handiena. Animalia sarraskijale hauek ezinbestekoak dira hildako animalien gorpuak birziklatzeko eta mendiak garbi mantentzeko. Arantzazuko parketxearen inguruan oso ohikoa izaten da sai arreak hegan ikustea. Horregatik, hauen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua antolatu dute datorren igandean, ekainaren 23an.
Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, Arantzazun bertan. Jarduera 10:30ean hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, eta 11:00ak aldera hasiko dira behaketarekin. Antolatzaileeen esanetan, edozein herritarrentzat egokia da ekimen hau, batez ere txorien inguruan interesa duen pertsona ororentzat. Bakoitzak prismatikoak erametea ere gomendatzen dute.
Bi ibilaldi gidatu hauetan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, antolatzaileek izena eman dutenei abisua emateko aukera izango dutelako.
Izena emateko eta informazio gehiagorako 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deitu daiteke, baita arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo www.gipuzkoanatura.eus web orrialdean kontsultatu
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.