DV
Donostia
Lunes, 21 de octubre 2024, 18:44
Arantzazuko parketxearen eskutik, Aitzulo kobazuloa ezagutzeko aukera izango da igande honetan. Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo ezkutatzen dira eta horien artean dago Aitzulo, Gipuzkoako fenomeno natural zirraragarrienetariko bat, adituen esanetan. Kareharri hau Kretazeo garaian sortu zen (orain dela 120-115 milioi urte), Euskal Herria ur azpian zegoenean. Plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz, arroka horiek altxatu eta gaur egun ezagutzen ditugun mendien arbasoak sortu ziren.
Publicidad
Datu hauek, eta beste asko, igandeko ibilbide gidatuan ezagutzera emango dira. Bertaratzen direnek Aitzulo eta bere inguruez gozatzeko zein Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiaren sorrerari eta bertan aurkitu daitekeen biodibertsitateari buruz gehiago jakiteko aukera izango dute.
Zailtasun baxuko ibilaldia izango da, mendia gustuko duen edozein herritarrentzat egokia. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Arrikrutzeko aparkalekua igaro eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerraldean dagoen aparkalekuan. Bertatik abiatuko da taldea Aitzulorantz, eta bidean gidariak hainbat azalpen emango ditu natura-parkearen eta inguruneari buruz. Behin Aitzulora iritsita, atseden hartu eta hamaiketakoa egin ondoren, aparkalekurantz bueltatuko dira txangoari amaiera emateko. Hiru orduko iraupena izango duela aurreikusi dute antolatzaileek.
Igandeko txangoan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako. Izena ematea arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatziz edo 943 78 28 94 eta 699 33 51 83 telefono zenbakietara deituz egin daiteke.
Prezioa 6 eurotakoa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4 eurotakoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.