I. A.
Donostia
Viernes, 26 de julio 2024, 12:38
Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira. Horien artean dago Aitzulo. Kareharri hau Kretazeo garaian sortu zen (orain dela 120-115 milioi urte), Euskal Herria ur azpian zegoenean. Plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz, arroka horiek altxatu eta gaur egun ezagutzen ditugun mendien arbasoak sortu ziren. Baina nola sortu da
Publicidad
Formazio geologiko berezi hau ezagutzeko, Arantzazuko parketxeak familientzat ibilbide gidatu bat antolatu du igandean, hilak 28, Aitzulo eta bere inguruez gozatzeko zein Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiaren sorrerari eta bertan aurkitu daitekeen biodibertsitateari buruz gehiago jakiteko.
Parketxetik jakinarazi dutenez, zailtasun baxuko txangoa izango da, mendia gustuko duen edozein herritarrentzat egokia. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Arrikrutzeko aparkalekua igaro eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerraldean dagoen aparkalekuan (izena ematerakoan zehaztasun gehiago emango dira). Txangoak hiru orduko iraupena izango du, azalpenak barne (hauek erdaraz emango dira), eta 13:00ak inguru amaituko da.
Zehaztutako aparkalekutik abiatu ondoren, taldea Aitzuloruntz abiatuko da. Bidean gidariak hainbat azalpen emango ditu natura-parkearen eta inguruneari buruz. Behin Aitzulora iritsita, atseden hartu eta hamaiketakoa egin ondoren, aparkalekurantz bueltatuko dira txangoari amaiera emateko.
Ekimen honen prezioa 6 eurotakoa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4 eurotakoa. Aurrez izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.
Publicidad
Izena emateko edota informazio gehiagorako arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatz daiteke edo 943 78 28 94 eta 699 33 51 83 telefono zenbakietara deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.