Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Domingo, 16 de julio 2023, 19:26
Loire (Frantzia) historiaz betetako ibaia da, Unescok Munduko Ondare gisa sailkatzen duena. Orleans herritik igarotzen den ibai horretan bi urtez behin nazioarteko ibai-festibal garrantzitsu bat ospatzen da: Festival de Loire. Europako jaialdirik handiena dena; 700 marinel eta 220 ontzi tradizionalez gain, milioi erdi bisitari baino gehiago jasotzen ditu lau egunetan. Fstibalaren sorreraren hogeigarren urteurrena ospatuko da irailean Albaolako bale-txalupak bertan izango dira.
Gonbidapena ofizial egiteko asmoz, Orleanseko Udaleko eta Festival de Loire-ko antolakuntzako ordezkariak Pasaian izan dira, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzen. Udalean ere harrera egin zieten, eta bertan Teo Alberro alkateak itsas ondarea Pasaiaren garapen sozioekonomikorako ardatz estrategikoetako bat dela gogoratu zuen.
Asmo historiko, kultural eta ondarezkoek gidatuta, Loireko festibaleko edizio bakoitzak itsas kultura bat gonbidatzen du bere ibai-ondarea ezagutarazteko. Aurten, partekatutako tradizioak dituzten bi gonbidatu aukeratu ditu: San Lorenzo eta Euskal Herria. Horretarako, Albaola izango da, Kanadako San Lorenzo ibaiaren estuarioko ibai-ondarearen ordezkari gisa parte hartuko duena. Bere bale-txalupekin egingo du, euskaldunek XVI. mendean beren uretan nabigatzeko erabiltzen zituztenen erreplikak.
Uretan parte hartzeaz gain, Albaolak presentzia handia izango du lehorrean ere. Bale-txalupa baten erreplika erakutsiko dute lehorrean, euskaldunek Kanadarekin duten harreman bizia azalduko dute bi erakusketen bidez: bata, Ternuako euskal presentziari buruzkoa, eta bestea, Pasaian, San Juan galeoia eraikitzeko prozesuari buruzkoa, eta, azkenik, erriberako arozgintzarekin lotutako lanbideen zuzeneko erakustaldia, hala nola, kordeleria, motoneria edo forja.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.