Ane Antxustegietxarte eta Eider Arruti. Albaola

Albaolako bi ordezkari izango dira Atlantic Challenge hezkuntza-ekimenean

Uztailaren 20tik 29ra Mainen (Belfast), Estatu Batuetan, lehian izango dira beste hamabost herrialdeetako ordezkariekin

I. A.

Donostia

Domingo, 7 de julio 2024, 19:22

Albaolako bi ordezkarik aurtengo Atlantic Challenge International-en parte hartuko dute. Ane Antxustegietxartek eta Eider Arrutik Euskal Herria ordezkatuko dute uztailaren 20tik 29ra Mainen (Belfast), Estatu Batuetan, burutuko den ekimen honetan, munduko beste hainbat herrialdeetako ordezkariekin batera.

Publicidad

Nazioarteko hezkuntza-ekimena da Atlantic Challenge , 1984an sortua, non mundu osoko gazteek hartzen dute parte. Bela- eta arraun-nabigazio tradizionalaren testuinguruan, ekimen honen sortzaileek gazteengan gure gizartean beharrezkoak diren balio positiboak, piztea eta suspertzea bilatzen dute,

Horretarako, talde guztiek erabiltzen duten ontzia 'Bantry' yola bat da, hamabi metroko luzera duen XVIII. mendeko ontzi frantses bat. Lehiatzeko, talde bakoitzak bere yola eraiki behar du eta tripulazio bat osatu. Hamabost herrialdek parte hartzen dute Atlantic Challenge Internationalen, Euskal Herriak barne. Bi urtean behin, talde guztiek topaketa bat egiten dute lehiatzeko eta lagunartean biltzeko.

Lotura bereziak

Albaola Itsas Kultur Faktoriak aukeratutako bi lagunek Euskal Herriaren ordezkari gisa parte hartuko dute, eta nazioarteko tripulazioko kide izango dira, besteak beste, Frantzia, Japonia, Estatu Batuak, Ukraina eta Indonesiarekin batera. Ane Antxustegietxarte eta Eider Arrutik Greens island-era (Estatu Batuak) bidaiatuko dute uztailaren hasieran, eta bertan, nazioarteko eskifaiarekin bat egingo dute elkarrekin bi astez entrenatzeko. Prestaketa prozesua burutu ondoren, Belfast herrira mugituko dira, Maine estatuaren iparraldera, Danimarka, Kanada eta Irlanda bezalako taldeen aurka lehiatzeko.

Zortzi eguneko iraupena duen lehiaketa honek hainbat proba hartzen ditu barne, hala nola bela-nabigazioa, arraun-estropadak eta itsas korapiloak egitea. Topaketaren helburuaz haratago, «gure ordezkariak arduratuko dira gure itsas ondare kultural aberatsaren hedapenari jarraipena emateaz, bai eta beste kostalde batzuetako pertsona interesdunekin loturak ezartzeaz eta ideien trukea sustatzeaz ere», adierazi dute Albaolatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad