Borrar
Aiora Jaka itzultzaile donostiarra. F. de la Hera
Annie Ernaux idazlearen 'Neska baten memoria' euskarara ekarri du Aiora Jakak

Annie Ernaux idazlearen 'Neska baten memoria' euskarara ekarri du Aiora Jakak

Autoreak gaztetan bizitako esperientzia «ezabaezina» ulertzeko idatzi zuen liburua

Itziar Altuna

Donostia

Miércoles, 13 de noviembre 2024

Annie Ernaux idazle frantziarraren 'Neska baten memoria' (Mémoire de fille) liburua euskarara ekarri du Aiora Jaka Irizar itzultzaile donostiarrak Igela argitaletxearen eskutik. 2016an idatzitako lana da, non autoreak gaztetan bizitako eta ezkutuan izan duen gertaera bat kontatzen duen «neska horren bizipena ulertzeko», azaldu du Aiora Jakak.

Familiatik lehen aldiz urrundu eta udalekuetako begirale lanak egitera doan hemezortzi urtetako neska baten istorioa da abiapuntu. Annie Ernauxek gizon batekin igarotako lehen gaua oroitzen du, marka ezabaezina uzten dion gaua, eta urte askotan jarraituko diona. Berrogeita hamar ute baino geroago, gertaera horiei aurre egiteko gai sentitu zen idazlea. «Liburua memoria ariketa bat da egia bat eraikitzeko», dio itzultzaileak izan ere hori «idazkerarekin bakarrik lor daiteke».

Lan horretan Ernaux garai hartako argazki eta gutunetan murgildu zen bere gaztaroaren erretratu intimoa egiteko. Liburua kezka eta min sekretuez, indarkeriaz, lotsaz eta isiluneez zipriztinduta dago eta horregatik, irakurle asko, bai emakume eta bai gizon, «hemen esaten denarekin identifikatuak» sentituko direla uste du Jakak.

Inazio Mujika editorearen esanetan, liburua «gonbit bat da emozio femeninoen konplexutasunean murgiltzeko», ez baitira gertaera hutsak kontatzen, «idazlea emakume askorentzat mingarri diren esperientzietan sartzen da».

Duela bi urte Nobel saria jaso zuen idazle frantziarraren obra «autobiografikoa» eta «intimista» izan ohi da, baina «ez da nitasun horretara mugatzen», dio Jakak. «Ni hori beti bestearekin dago, horregatik subjetibitatetik fenomeno kolektiboak deskribatzen ditu». Idazkera «ekintza politikoa» da berarentzat, «bere bizitza ez du fikzionatzen, errealismo soziala eta egia bilatzen ditu». 'Neska baten memoria' Annie Ernauxen lanetatik euskarara itzuli den zazpigarren titulua da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Annie Ernaux idazlearen 'Neska baten memoria' euskarara ekarri du Aiora Jakak