Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Miércoles, 17 de julio 2024, 13:39
Arantzazulab-Arantzazu Gaur Fundazioak etapa berria abian jarri du, Arantzazuko ondarea ezagutzera emateko. Arantzazu «ireki» egin da erantzun gaurkotuetara iristeko, 'Arantzazu Irekita Dago' kontakizunaren markopean. Horren baitan hainbat egitasmo koka daitezke, besteak beste datorren astean Gandiaga Topagunean egingo den 'Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?' izeneko UPV/EHU-ren udako ikastaroa, lehenengo aldiz burutuko dena. Euskal Herriko Unibertsitateak, Joxe Azurmendi Katedrak eta Arantzazulab-ek antolatuta, matrikulazio epea oraindik zabalik dago.
Ikastaroa uztailak 22an, astelehena, eta 23an, asteartea egingo da, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Euskal jendartearentzat erreferentziazko espazioa da Arantzazu eta bere ondare material eta inmaterialea bertan ezagutzera emango dira. Gainera, Arantzazuren etorkizunak herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen lotura esploratuko da, eta etorkizuneko ikuspegiak sortzeko Frantziskotarren eta egungo gazte erreferenteen artean garatutako esperientziak partekatuko dira. Bitoriano Gandiagaren bizitza eta lana ezagutzera emango da ere ikastaro honetan, baita Joxe Azurmendiren filosofia. Bakardaderaren erronka, zientzia eta pentsamendu garaikidean lankidetzaren garrantzia eta lankidetzan oinarritutako estrategiak ere landuko dira.
Bi egunetan, hainbat galderei erantzuna bilatzen saiatu dira parte hartzaileak. Gandiagaren eta Azurmendiren belaunaldiaren ahaleginak jarraipena izango du? Mundu konplexu, arrotz eta zabalean, bakardadea eta isolamundua nola gainditu ditzakegu, lankidetza forma berriak nola sortu? Ba al dugu gure herriaren biziraupenerako sustraiko gaien inguruan anbizioz aritzeko eta pentsamendu berria sortzeko Arantzazu bezalako gunerik? Zer erakusten digu zientziak lankidetzaren sorreraz eta beharraz? Zer Arantzazuren naturaz eta historiaz?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.