Arantzazuko lau fraide eta disziplina ezberdinetako lau gazte erreferente solasean aritu dira etorkizuneko euskaldunak nolakoak izango diren galderari erantzun bila. Euskozenoa egitasmoaren eskutik, euskara, euskal nortasuna, Arantzazun gertatu den sorkuntza edo etorkizuna izan dituzte hizpide. «Esperientzia polita' izan dela aitortu du Paulo Agirrebaltzategik, Arantzazuko Frantziskotarren Probintziako fraideak, izan ere «gazteak galderekin etorri ziren gugana, baina nik kontrakoa sentitu nuen, hau da, guk beraiei galdetu behar geniela, eta azkenean bietatik egon zen».
Publicidad
DOT Kooperatibak, Arantzazulab-ek eta Arantzazuko Frantziskotarren Probintziak sustatu dute ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Naiara Goia, Arantzazaulab-eko zuzendari nagusiaren esanetan, «Euskozenoa mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den eta zer izan nahi dugun pentsatzeko gunea da». Orainarte egindako bidea ere gogoratu du, izan ere aurretik beste hiru hausnarketa-kolektibo garatu ditu ekimenak. Lehena, Euskal Herrian bizi eta beren euskalduntasuna oso modu ezberdinean bizi duten pertsonekin; bigarrena diasporako euskaldunekin; eta hirugarrena Euskal Herrian bizi diren pertsona migratuekin.
Laugarren hausnarketa prozesuan lau gazte eta beste hainbeste fraide izan dira protagonista. Gari Uriarte Dupla taldeko abeslaria, Oihana Kortazar mendi korrikalaria, Xabier Mujika eszenografoa eta Olatz Ibarretxe berrikuntzan aditua solasean aritu dira Juan Miguel Dorronsoro Arantzazuko Santutegiko goardianoa, Paulo Agirrebaltzategi, Anjel Txabarri eta Mikel Santiago frantziskotarrekin batera. Euskalduntasunaren irudi kolektibo berriak eraikitzen jarraitzea helburu, gazteek galdera banarekin jo zuten fraideengana: Nola egin zuten hain berritzailea izan zen euskara batuaren jaiotzea Arantzazutik? Nola lotzen da euskal nortasuna espiritualtasunarekin eta naturarekin? Zer ikasi dezakegu Arantzazun gertatu zen sorkuntzaz arte garaikidean gabiltzan sortzaileak? Eta, nola eraikitzen da euskalduntasunetik eraikitzen den etorkizun bat ausartak izaten?
Solasaldi hauen ondorioak hainbat ikus-entzunezko lanetan bilakatu dira, euskozenoa plataformaren web orrian ikus daitezkeenak. Olatz Ibarretxe, DOT kooperatiboko zuzendari sortzaileak adierazi duenez, helburua «belaunaldi berriei Arantzazutik egin den ekarpena ezagutzera ematea da».
Paulo Agirrebaltzategiren kasuan, Dupla taldeko Gari Uriarte izan zuen mintzalagun, ezagutzen ez nuen gaztea, «eta elkarrizketa egin behar genuela jakitean, saiatu nintzen taldearen musika eta ibilbidea ezagutzen» aitortu du. Bi mundu kultural ezberdinekoak izan arren, euskararen inguruan «elkarrizketa atsegina» izan zutela aitortu du. «Euskara akademikoarekin batera euskara herritarrak landu beharraz mintzatu ginen bereziki, euskarak berak etorkizun bizia izan dezan».
Publicidad
Xabier Mujika eszenografoa eta Anjel Txabarri fraidea artearen inguruan aritu ziren hitz egiten, «etorkizuneko euskal arte garaikidearen inguruko galderak» jorratu zituztela azaldu du Mujikak, «dantza garaikidea egiten dugu guk, baina euskaldunak gara, hortaz, euskal dantza al da gurea? Galdera hau asko interesatzen zitzaidan», aitortu du. Izan ere, «Arantzazu arte garaikidea da, baina aldi berean guztion buruan badu euskal nortasun indartsu hori, ez dakidana zerk ematen dion, baina uste dut guztiok ados gaudela horrekin».
«Zer ote daukagu irakasteko Arantzazuko fraideok etorkizunak arduratzen duen gazteari? Irakastekorik, behar bada ezer ere ez, baina transmititzekorik bai», irakurri du Paulo Agirrebaltzategik, Arantzazuko fraideek Euskozenoaren inguruan idatzitako hausnarketa. «Hemen Arantzazun badugu bizipenez hondutako lekuko bat, hartu nahi duen horren eskuek moldatzeko modukoa». «Arantzazun bidea euskaratik egiten saiatu gara, espirialtasuna eta euskal kultura batuz, baina mundura begira, eta ateak zabalik utzita nahi duen guztiari, euskaldun izateko modu asko daude. Ez izan beldurrik arriskatzeko, bideak irekitzeko. Entzun, konpartitu, eta ez utzi inoiz ikasteari».
Publicidad
Hain zuzen, Euskozenoa ekimena Arantzazuko ondarea ezagutzera emateko Arantzazulab-Arantzazu Gaur Fundazioak abiatu duen etapa berriaren parte da. Horren baitan hainbat egitasmo koka daitezke, esate baterako: 'Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri bat' dokumentala, Arantzazuko ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko irakurketa intimoa jaso duena; 'Takoa'-aren digitalizazioa eta generoaren ikuspegia txertatzea; edota uztailaren 22an eta 23an Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo den 'Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?' izeneko UPV/EHU-ren udako ikastaroa.
«Arantzazutik gure herrian hainbat alorretan egin den ekarpena ezagutzera emateak balio sozial eta historiko handia duela uste dugu; eta hori euskal gizarteari ezagutzera ematea garrantzitsua da, gure historiaren eta izanaren parte baita», adierazi du Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak. Difusio hau «era berrituetan egitea pentsatu dugu, galdera batzuk partekatzeko aldi berrian, eta 'Euskozenoa' horren isla da».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.